Eu

Matxalen Lauzirikak gradu amaierako lan onenaren “Itelazpi Saria” banatu du

2019.eko ekainak 11

Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren telekomunikazioen sozietateko zuzendari nagusi Matxalen Lauzirikak Bilboko Ingenieritza Eskolarekin lankidetzan ematen den “Itelazpi Saria”  banatu du gaur goizean. Gradu edo master amaierako lanik onena saritzen da 1.500 eurorekin. Zortzigarren edizio honetan, epaimahaiaren arabera, Rubén Sáenz Estebanen “Estudio de los Parámetros de la Tecnología LoRA para despliegue de redes e implementación de servicios IoT en la CAV-EAE” lana izan da onena.

Bilboko Ingeniaritza Eskolan egindako ekitaldian eskolako zuzendaria den Enrique Amezuak ere parte hartu du.

Edizio honetan saritutako lanak Euskadin gauzen interneteko sare bat ezartzeko parametro tekniko nagusiak aztertu eta garatu egiten ditu LoRaWAN teknologia erabiliz; hain zuzen ere, teknologia hori Itelazpirentzat interes berezikoa da administrazioaren zerbitzuetarako teknologia horretan oinarritutako sarearen potentziala aztertzen ari delako.  Gauzen Internet, adimen artifizialarekin edo big datarekin batera, iraultza industrial berria, hau da, Industria 4.0 gisa ezagutzen ari dena eragiten ari diren teknologia nagusietako batzuk dira eta, bere garaian makinekin, elektrizitatearekin eta ordenagailuekin gertatu zen bezala, aro tekniko-ekonomiko berri bat ekarriko dute.

Sari honek islatzen du Itelazpik euskal gizartearekiko daukan konpromiso irmoa eta, kasu honetan, konpromiso hori irakaskuntzaren eremuan gauzatzen da, hori baita telekomunikazioetako ingeniarien etorkizuneko belaunaldiak trebatzen dituena. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak