Eu

Euskadik Eskoziarekin eta Akitania Berriarekin gizarte-zerbitzuak eta enplegu inklusiboa kudeatzeko ezagutza trukatuko du

2019.eko ekainak 10
  • Beatriz Artolazabal sailburuak topaketak izango ditu Eskoziako Jamie Hepburn ministroarekin eta Jean Luc Gleyze Girondeko presidentearekin

VG 10 06 2019

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, datorren astean, topaketa izango du Jamie Hepburn Eskoziako Enpresako, Bidezko Enpleguko eta Trebetasunetako ministroarekin, enpleguaren kudeaketarekin, enplegagarritasuneko programekin, gazte eta emakumeen enpleguarekin eta “bokaziozko trebetasun ez-aurreratuak” izenekoekin zerikusia duten ekimenak aztertzeko.

Era berean, Lanbidek egiten duen hobekuntzaren barruan, Artolazabalek Skills Development Scotland ezagutuko du, enplegagarritasuna hobetzeko Eskoziako Gobernuaren agentzia, bai eta St. Jamesen (Edinburgo) garatzen den proiektu bat ere. Proiektu horren bidez, laneratzeko zailtasunak dituzten pertsonak baliatzen dira hiria berroneratzeko eta eraldatzeko ekimen handi batean.

Egun batzuk barru, Frantziako Girondeko departamentuko presidenteak, Jean-Luc Gleyzek, Akitania Berriko gizarte-politiketako eta enplegu inklusiboko arloetako beste kargu eta arduradun tekniko batzuekin batera, Euskadiko zenbait gizarte-baliabide bisitatuko dituzte, Artolazabal sailburuarekin eta Lide Amilibia sailburuordearekin batera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Jean-Luc Gleyze, Jamie Hepburn