Berriak Segurtasuna
Eu

Gobernu Kontseiluak DBA Bilbao Port sl enpresaren kanpoko larrialdetako plan onartu du (Gobernu Bilera 2019-06-11)

2019.eko ekainak 11

Gobernu Kontseiluak Bizkaiko Zierbena herrian eta Bilboko Portuko instalazioen barruan dagoen DBA BILBAO PORT SL enpresaren Kanpoko Larrialdietako Plana onartu du.

Plan horrek jada aldeko irizpena jaso zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Babes Zibilerako Batzordeak egindako bileran, eta EHAAn argitara eman zen.

DBA BILBAO PORT SL hidrokarburoak (gasolioa, gasolina etab.) biltegiratzeko eta banatzeko instalazio logistiko bat da.

Kanpoko Abran, Punta Sollanan, kokatuta egoteak ziurtatzen du istripu bat izanez gero eragin txikia izango duela hiriguneetan.

Horrekin jada 30 dira EAEn era honetako plan bat duten establezimenduak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko