Eu

Eusko Jaurlaritzak 580.000 euro onartu ditu musika jarduera profesionalak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2019-06_11)

2019.eko ekainak 11
  • Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntza hauen bitartez iaz 67 proiektu lagundu ziren; deialdi honek iaz baino 50.000 euro gehiago izango ditu aurten

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak 2019an musika jarduera profesionaletarako dirulaguntzak onartu ditu bere gaurko saioan. Aurten, 580.000 euroko bideratuko dira musika ekitaldiak sustatzera eta, oro har, musika lanak garatu edo zabaltzera. Deialdiak iaz baino 50.000 euro gehiago izango ditu aurten, musika-zikloak antolatzeko modalitate berri bat sortu baita.

Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sustatutako deialdi honek bost modalitate izango ditu aurten, guztien helburua delarik Euskadiko musikaren arloa bultzatzea:

  • Partitura inprimatuak argitaratzea: Euskal musikarien partiturak editatzeko dirulaguntzak. Modalitate honek 30.000 euroko aurrekontua du.
  • Musika proiektu unitarioak: Dirulaguntza lerro honen bitartez musika-proiektuen ekoizpena eta promozioa sustatuko da, bai eta sentiberatze jarduerak edota euskal musikaren inguruko ikerketa eta difusioa ere. Musika sektoreko eragileen etengabeko prestakuntza ere lagunduko da. Modalitate hau musika proiektu propioak kudeatzen dituzten talde eta eragileei zuzenduta dago eta 155.000 euroko aurrekontua du.
  • Musika ekimen enpresarialak: Bigarren modalitatearen kasuan bezala, modalitate honen bitartez musika proiektuen ekoizpena eta promozioa sustatuko da, bai eta sentiberatze jarduerak edota euskal musikaren inguruko ikerketa eta difusioa ere. Bigarren modalitatearen bidez bezala, musika sektoreko eragileen etengabeko prestakuntza ere lagunduko da. Modalitate hau musika proiektu desberdinak kudeatzen dituzten eragileei zuzendua da (batez ere disketxeak) eta 000 euroko aurrekontua du.
  • Zuzen-zuzenean zirkuitua: Modalitate honen helburua da euskal musika taldeen programazioa bultzatzea musika areto pribatuetan. Modalitateak izena aldatu du iaztik (lehen ‘musika programazioa’ deitzen zen) eta 140.000 euroko aurrekontua izango du.
  • Musika zikloak: Modalitate berri honen bitartez musika zikloen antolaketa lagunduko da. 50.000 euro bideratuko dira modalitate honetara.

Dirulaguntza hauen bitartez iaz 67 musika proiektu profesional lagundu ziren: partituren modalitatearen bidez, 4; bigarren modalitatearen bidez, 35; enpresa proiektuetarako modalitatearen bidez, 15; eta, azkenik, 13 laguntza bideratu ziren euskal musika taldeen programazioa sustatzera areto pribatuetan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko