Berriak Hezkuntza
Eu

350.000 euro ikasleen guraso elkarteen federazio eta konfederazioen laguntzetarako (Gobernu Bilera 2019-06-11)

2019.eko ekainak 11

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitatez besteko ikasleen guraso elkarteen Federazio eta Konfederazioentzako diru-laguntzetarako deia egiten duen  Agindua onartu du. Deialdi honek 350.000 euroko diru kopurua du.

Laguntzak Federazio eta Konfederazioek beharrezko dituzten azpiegitura gastuei aurre egiteko emango dira, elkarteen laguntza eta aholkularitza gastuei aurre egiteko, gurasoen formakuntza jarduerek eragindako gastuei aurre egiteko, edo ikasleei zuzendurik elkarte horiek antolaturiko eskolaz kanpoko jardueretarako. Ekintza hauek guztiek 2019an burutuak izan beharko dute. Gehienez jardueraren kostuaren %50 ordaindu ahal izango da laguntza hauen bidez.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko