Berriak Hezkuntza
Eu

Dekretua, ikastetxeetako hizkuntza normalizazioko Ulibarri programa arautzen duena (Gobernu Bilera 2019-06-11)

2019.eko ekainak 11

Gobernu Kontseiluak gaurko bileran onartu du, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan hizkuntza normalizazioko Ulibarri Programa arautzen duen Dekretua.

Dekretu berriak aurrekoarekiko dakartzan berritasunik esanguratsuenen artean nabarmentzekoa da honako hau: arau berriarekin, Ulibarri Programaren baitan garatzen diren hizkuntza normalizazioko proiektuak ikastetxeko Hizkuntza Proiektuaren diseinuarekin lotu behar direla. Izan ere, egun pentsaezina da euskararen erabilerarako normalizazio proiektu baten garapenak harremanik ez izatea goiko maila batean dagoen Hizkuntza Proiektuan hartzen diren erabakiekin. Era horretan, normalizazio proiektuak (orain arte eskola-orduetatik kanpo eragiten zuenak) eskola-orduetan ere eragin behar du, euskararen didaktikarekin eta erabilitako metodologiarekin erlazionatuta dauden eremuak indartuz. Dekretu berriak egiten duen beste doikuntzetako bat da Ulibarri Programari eranstea genero-ikuspegia kontuan hartzen duten ekimenak.

Dekretu berri hau indarrean sartzearekin indarrik gabe geratuko da abenduaren 23ko 323/2003 Dekretua, hizkuntza normalizazioko Ulibarri Programa arautzen duena.

Ulibarri Programa 

Ulibarri Programaren baitan garatzen diren hizkuntza normalizaziorako proiektuek eskoletako egunerokoan euskararen erabilpena sustatzea dute helburu nagusia. Ikastetxe hauek, eragile guztien artean euskararen erabilera sustatzeko proiektu bat adosten dute. Ikastetxeko Normalkuntza Proiektua egiteko, egoera aztertu eta diagnosia egiten dute zentro hauek. Ondoren, lau urterako proiektua zehazten dute, eremuz eremu honako hauek definituz: helburuak, abiatuko diren jarduera motak, arduradunak, ebaluaziorako adierazleak eta denboralizazioa. 2018-2019 ikasturte honetan, Euskadiko 410 ikastetxek hartzen dute parte Ulibarri programan: 232 ikastetxe publikok eta 178 itunpeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko