Berriak Lehendakaritza
Eu

Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) zentroarentzako laguntza, adimen artifizialaren arloko bi proiektu garatzeko (Gobernu Bilera 2019-06-11)

2019.eko ekainak 11
  • BCAM bikaintasun-zentro gisa aitortuta dago, eta bere misioa da matematiken ezagutzaren mugetan ikerketa garatzea eta arlo ezberdinetan aplikatzea, besteak beste, adimen artifizialean

Gobernu Kontseiluak erabaki du 975 mila euroko dirulaguntza ematea BCAMBasque Center for Applied Mathematics zentroari. Laguntza Lehendakaritzak kudeatutako Berrikuntza Funtsak emango du, eta 2019an eta 2020an adimen artifizialaren arloko bi ikerketa-proiektu garatzeko izango da. 

BCAM matematika aplikatuen mugetan diziplinarteko ikerketa egiten duen zentroa da, Eusko Jaurlaritzak 2008an sustatu zuen eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sistema indartzea eta talentudun zientzialariak prestatzea eta erakartzea ditu helburu, gizarteak haien emaitzen bikaintasuna aitor dezan.

Gaur egun zentroa Oinarrizko Ikerketa eta Bikaintasun Zentroen kategorian egiaztatuta dago Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen baitan. Horrez gainera, “Severo Ochoa” Bikaintasun Zentro gisa ere ofizialki aitortu du Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren mende dagoen Estatuko Ikerketa Agentziak.

Gaur onartu den laguntza, 975.653 eurokoa, osasunaren eta energiaren arloko bi ikerketa-proiektu garatzeko izango da, Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) eta RIS3 Euskadi espezializazio adimentsurako estrategiaren egungo lehentasunetako bi izanik.

Bi proiektuen helburua Euskadik adimen artifizialaren arloan nazioartean duen lekua sendotzea da, egungo ekonomian eta gizartean azkarren sartzen ari den eta gorabidean dagoen funtsezko teknologietako bat izanik.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko