Eu

Durangoko airearen kalitatearen estazioak bentzenoaren eta beste konposatu lurrunkor batzuen analizatzailea sartu du

2019.eko ekainak 10

 

Euskadiko Airearen Kalitatea Kontrolatzeko Sareak Durangon duen estazioak, datozen egunotan, bentzenoaren eta beste konposatu organiko lurrunkor batzuen emisioei buruzko datuak eskainiko ditu, substantzia horietarako neurgailu berezia sartu baitu.

Sarea hobetzeko programaren barruan, pasa den otsailean udalerrian dagoen estazioan BTEXen (bentzeno, tolueno, etilbentzeno eta xilenoaren siglak) analizatzaile automatikoa jarri zen; hura etengabe neurtzeko aukera ematen du. Orain arte, aparatuaren probak eta egiaztapen zehatzak egiten jardun dute; beraz, laster, konposatu organiko lurrunkor horien datuak argitaratzen hasiko dira Durangoko airearen kalitatearen estazioan, gainerako parametroekin batera.

Neurgailu horiek ezartzea erabaki da, bentzeno aztarnak detektatu direlako (C6H6) iaz Ingurumen Sailburuordetzak udalerrian estazio mugikor baten bidez eginiko airearen kontrolaren kanpainan. Ondoko ikerketa batean, galdaketako bi enpresaren ekoizpen-prozesuan kokatu zen emisioa. Nahiz eta detekatutako mailak urtean baimendutako mugako balioaren azpitik egon (5 mikrogramo metro kubiko aire bakoitzeko), hidrokarburo horren oinarriko emisioa zegoenez, Ingurumen Sailburuordetzak erabaki zuen Durangoko estazioan BTEX etengabe neurtzeko beharrezko ekipamendua sartzea, hobeto kontrolatzeko.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau