Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak taldeekin bilera-sorta bat hasiko du lehenbailehen 2020ko Aurrekontuak negoziatzeko

2019.eko ekainak 11

Josu Erkoreka bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseilu ondorengo ohiko prentsaurrekoan, Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuarekin batera.

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomiako sailburuak adierazi du Gobernu Kontseiluak EAEren 2020ko Aurrekontu Orokorretarako aurrekontu-zuzentarauak onartu dituela. Sailburuak azaldu duenez, aurrekontu horiek Giza Garapen Jasangarrirako Estrategia bultzatzen jarraituko dute, hark ematen baitio forma 2016-2020rako Gobernu Programari. “Gobernuak bere eskumeneko politika publikoak garatzeko beharrezko dituen aurrekontu-beharrizanei erantzuten jarraituko du, legealdi osoan egin izan duen berme berdinaz. Osasunak jarraituko du izaten baliabide gehien erabiltzen dituen saila, atzetik hezkuntza, enplegua eta gizarte-politikak, eta ekonomiaren garapena dituela”, gehitu du.

Sailburuak adierazi du oraingoan apustua dela aurrekontuek “BPGz haratago doan ikuspena” eskaintzea eta, bertan, genero-ikuspegiak garrantzi berezia duela.

Ogasun eta Ekonomiako sailburuak aditzera eman du Eusko Jaurlaritzak Batzorde Mistoan erabakitako helburu guztiak 2020rako betetzeko asmoa duela, alegia, zero defizita, % 13,2ko zorra eta % 2,9ko tasako gastu-arau fiskala. Halaber, nabarmendu du Gobernuaren apustua langabezia-tasa % 10etik behera jaistea dela. “Gure aurreikuspenaren arabera, Euskadiren 2020ko langabezia-tasa % 9,7 izango da”, adierazi du.

TUBOS REUNIDOS

Arantxa Tapia sailburuak, Tubos Reunidos enpresaren zorra birfinantzatzeko hitzarmenaz galdetuta, nabarmendu du albiste ona dela, bermatzen baitu enpresak jarraitu egingo duela. Sailburuaren iritziz, hitzarmen honen bidez, epe luzeko konponbide bat eman dakioke zor horri, eta enpresak izango dituen emaitza guztiek haren jarduerak jarrai dezan lagunduko dute. Halaber, Tapiak aitortu du Eusko Jaurlaritzak ezagutzen zuela enpresaren egoeraren eta bertan egiten zen lanaren berri; gainera, adierazi du Eusko Jaurlaritzak enpresaren zuzendaritzarekin batera lan egin duela beste konponbide-aukera batzuk bilatzeko.

UDALAK ERATZEKO HITZARMENA

Kazetariek udalak eratzeko EAJ eta PSEren arteko akordioaz galdetu diotenean, Erkoreka sailburuak adierazi du albiste ederra dela, agerian uzten baitu azken urteotan Euskadiko gizartearen beharrizanei eraginkortasunez erantzun dien Gobernu formularekin aurrera egiten jarraitzeko aukera dagoela. “Uka ezineko aurrerapausoa da, ekonomiaren garapenaren arloan, enpleguaren sorreran, gizartearen kohesioan eta zerbitzu publikoak sendotzen aurreratzen jarraitzeko balio duen aurrerapausoa”, gaineratu du. Sailburuaren iritziz, akordio hau inbertsioa da, “konfiantzan, egonkortasunean, ongizatean inbertitzea, Euskadiren etorkizunari begira inbertitzea”.

HEZKUNTZA

Josu Erkoreka Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak jakinarazi du Gobernu Kontseiluak baimena eman duela 40 milioi euroko gastua egiteko, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleei arreta emateko. Erkorekak azaldu duenez hiru laguntza-lerro dira:

Gai ordena

Prentsa dossierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak