Eu

Euskadiko Artxibo Historikoak ‘Artxiboak eta ahozko historia’ zikloa antolatu du datorren asterako, Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta

2019.eko ekainak 07
  • Ekainaren 10ean eta 11an era askotako jarduerak izango dira Maria Diaz de Haro kaleko egoitzan.

Gasteiz, 2019/06/07          

Datorren ekainaren 9an izango den Artxiboen Nazioarteko Eguna dela eta, Euskadiko Artxibo Historikoak ‘Artxiboak eta ahozko historia’ zikloa antolatu du datorren asterako. Ekainaren 10ean eta 11an era askotako jarduerak izango dira Artxibo Historikoan, Bilboko María Díaz de Haro kaleko bere egoitzan. Zikloan historialariak, dokumentalistak eta historiaren ahozko transmisioan adituak arituko dira.

‘ARTXIBOAK ETA AHOZKO HISTORIA’, egitaraua

EKAINAREN 10ean

  • 18:00-18:45 :Hitzaldia: ‘Voces que democratizan nuestra historia’. Igor Barrenechea Marañón. Historia garaikidean doktorea.
  • 18:45-19:00: Luis Arbulu Aranaren testigantza, Ingalaterrara erbesteratutako haurra.
  • 19:00-20:30: ‘Los niños de Rusia’ dokumentalaren emanaldia.
  • 20:30-21:00: Zine-foruma.

EKAINAREN 11n

  • 18:00-18:45: ‘Udaberri galdua: etno-historia kontatzeko bide bat’. Hitzaldia: Josi Sierra. Irakasle eta dokumentalista.
  • 18:45-20:00: ‘Udaberri galdua’ serieren hainbat elkarrizketaren emanaldia.
  • 20:00-20:30: Zine-foruma.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak