Berriak
Eu

Bernardo Atxagak Passaporta literatura-jaialdian parte hartu du, Etxepare Euskal Institutuak, Cervantes Institutuak eta Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak antolaturiko ekitaldian

2011.eko martxoak 28

Euskal Kultura eta Talentuaren I. Europar Zikloa, Euskadiren Ordezkaritza Bruselan eta Etxepare Euskal Institutua antolatuta.25 ure Euskadiren Ordezkaritza Bruselan

Bernardo Atxaga euskal idazleak Passaporta literatura-jaialdian parte hartu du Bruselan. Ehundik gora izango dira bertaratuko diren nazioarteko idazleak, eta anitzak bertan antolatuko diren hitzaldi eta literatura-ekitaldiak.

Bi urtez behin antolatzen den nazioarteko literatura-topaketa hori topaketa garrantzitsuenen artean dago, eta oraingo honetan partaide arituko diren idazleak honako hauek dira: Orhan Pamuk Nobel saria, Philippe Claudel, Péter Esterházy, Jens Christian Grøndahl, Douglas Kennedy, Andrea Levy, David Mitchell, Gonçalo M. Tavares eta Sandro Veronesi, besteak beste.

 Bernardo Atxagaren partaidetza Passaporta Jaialdian, Etxepare Institutuaren, Cervantes Institutuaren eta Kultura Ministerioko Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritza Orokorraren arteko lankidetzaren eskutik etorri da, eta euskal erakundeek Bruselan egiten ari diren Euskal Kultura eta Talentuaren I. Europar Zikloaren baitan kokatua dago.

            La Monnaie Belgikako Antzoki Nazionala eszenatokia izan da. Mintzaldiak Zazpi Etxe Frantzian bere obra hartu du hizpide. Ekitaldia antolaturik dago joan den 2011ko urtarrilean Cervantes Institutuak eta Etxepare Euskal Institutuak sinatu zuten lankidetza-hitzarmenaren testuinguruan.

 

     Euskal Kultura eta Talentuaren Lehen Europar Zikloa lehenbiziko aldiz Euskadiko kultura eta talentua Europan sustatuko duen jarduera da, Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak (Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe dago zuzen-zuzenean) Etxepare Institutuarekin elkarlanean martxan jarria, baita Donostia-2016ko Europako Kultur Hiriburu Izateko Hautagaitzaren nahiz Belgikan dauden kultura-elkarteen eta Europar Batasuneko erakundeen lankidetzarekin ere.

Zikloa Euskadik Bruselan ordezkaritza ofiziala kokatu zuenetik hogeita bost urte bete direlako jarri da abian, eta Etxepare Institutuaren lehen jarduerekin batera antolatzen da, euskal kulturaren alorreko izen entzutetsuak nahiz talentu berriak bilduz bertara.

Kultura-ekitaldi anitz egingo dira esparru ezberdinetan, hala nola, literatura, zinea, artea eta musikaren alorretan, euskal kultura Belgikan zein Europar Batasunean ezagutarazteko xedez. Halaber, sektoreko erakunde eta profesionalen arteko lankidetza-loturak sendotu nahi dira eta, era horretan, kultur eta sorkuntzaren industriaren alorreko jaialdietan beren presentzia finkatu.

 

Euskal Kultura eta Talentuaren Lehen Europar Zikloan, euskal kulturaren alorreko izen entzutetsuak nahiz talentu berriak bilduko dira

Euskadiren Bruselako Ordezkaritzak eta Etxepare Euskal Institutuak, Belgikako hiriburuak ospatzen dituen kultura-ekitaldi seinalatuen babespean, eta Bernardo Atxaga bezalako idazle nabarmenen zein balio berrien partaidetzarekin, honako programazio hau antolatzen ari dira Bruselan:

- "Donostia: hiritarren energia olatuak" erakusketa, Europako Legebiltzarrean, otsailaren 28tik martxoaren 4ra arte,

- Passaporta literatura-jaialdia- Bernardo Atxaga eta nazioarteko beste idazle handien presentziarekin. Martxoaren 27an, Bruselako La Monnaie Antzokian. Cervantes Institutuarekin eta Kultura Ministerioko Liburu, Artxibo eta Liburutegien Zuzendaritza Orokorrarekin elkarlanean,

- "Ghost in Armour" erakusketa. Euskal Herriko eta nazioarteko artista batzuek osaturiko diziplina anitzeko arte-erakusketa bat da, Euskadi, Gales eta Rhur-eko garai industrialaren ondorengo paisaiari buruzkoa.

Europako Legebiltzarrean egongo da ikusgai, martxoaren 28tik apirilaren 1era arte, Galesen Bruselako Ordezkaritzaren lankidetzari esker,

- Bruselako Film Laburren Jaialdia- Bruselako Film Laburren Jaialdian hainbat ekitaldi burutuko dira zinema-zaleei zein alorreko profesionalei zuzenduta, Euskadiko sektore audiobisuala ezagutzera emateko asmoz. Jaialdia apirilaren 28tik maiatzaren 8ra bitartean ospatuko da, Euskal Filmotekaren laguntzaz,

- Xarnege taldeak euskal folkaren kontzertua eskainiko du Bruselan, maiatzaren 20an.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Euskadiren Ordezkaria Bruselan, Marta Marin. Euskararen Sustapen eta Hedakuntzarako Zuzendaria, Etxepare Euskal Institutua, Mari Jose Olaziregi