Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak “delitu seinaleak” antzeman ditu Bizkaiko Jabetzaren Ganberaren likidazioan

2011.eko martxoak 29

Jaurlaritzak ikuskapen bat agindu zuen eta “ezagutzen ez diren ordainketa batzuen eta justifikatuta ez dauden beste batzuen” ondorioz Ogasunari 445.000 eurotik gorako “kalte ekonomikoa” eragin zaiola antzeman zuen

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiaren Fiskaltzari eta Herri Dirubideen Euskal Epaitegiari bidaliko dizkie Bizkaiko Jabetza Hiritarreko Ganbera Ofizialaren ondarearen likidazioa ikuskatzean antzeman diren “jazoerak”, kaudimen publikoen bidegabeko erabilpen delitua egin dela pentsatzeko aukerarik dagoen zehatz dezaten. Gertakariak 2006an hasten dira, Juan José Ibarretxe gobernuan egon zen aldian, hau da, Javier Madrazoren zuzendaritzapean Etxebizitza Sailak hiru lurralde historikoen Jabetza Hiritarreko Ganberak desegin zituen garaian. Eragiketa hori José María Gonzalok, garai hartan Etxebizitzako lurralde-ordezkari zenak, Bizkaiko Ganberako ordezkariak, kudeatu zuen.

Mendiak azaldu duenez, Jaurlaritzak ikuskapen bat egitea agindu zuen eta “ezagutzen ez diren ordainketa batzuen eta justifikatuta ez dauden beste batzuen” ondorioz Ogasunari 444.345 eurotik gorako “kalte ekonomikoa” eragin ahal izan zaiola antzeman zuen.

 

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako erabakiak (2011.03.29)

 

Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak 2011-03-29n hartutako erabakiak

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)