Berriak Osasuna
Eu

Biocruces Bizkaiak, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan parte hartzen du

2019.eko ekainak 10

Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketako Institutuaren lehen urteurrena

 

Biocruces Bizkaiak, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan parte hartzen du

 

Osasun Ikerketako Institutuaren (OII) egoitza berria zabaldu zenetik urtebete igarota, Biocruces Bizkaia, dagoeneko, errealitate finkatua da, eta, gaur egun, guztira, osasunaren hobekuntzarekin zerikusia duten 332 ikerketa-proiektutan eta 290 saiakuntza klinikotan dihardu lanean.

Hala nabarmendu du Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak; gaur, zentroko zuzendaritzarekin eta ikertzaileekin batu da, egoitza berriaren ibilbidearen lehen urteurrenean.

Gaur egun, Biocruces Bizkaiak (OII) ikerketan diharduten 900 pertsona baino gehiago ditu; horietatik, % 57 emakumea da. Gurutzetako Unibertsitate Ospitaleko ospitale-barrutian dago, eta hiru egitura ditu. Eraikin nagusiak guztira 6.131m2 diru eraikita, eta sotoko solairuetan, erdisotoetan, beheko solairuetan eta beste lau solairutan banatzen da, baina pazientearen ondoko ikerketa klinikoa osasun-zentro guztietan garatzen da.

Biocruces Bizkaiak hasieran 20 milioi euro inguruko inbertsioa ekarri zuen, eta helburu du Bizkaiko ikertzaileak batzea. Horrela, ekipamenduan Bizkaiko ESIen (Gurutzeta-Ezkerralde-Enkarterri, Bilbo-Basurto, Barrualde-Galdakao etab. ) eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarearen ikerketa- eta berrikuntza-jarduera garatzen da.

Garatzen dituen ikerketa-arloek, zehazki, osasun-zentroen asistentzia-ibilbidea islatzen dute, eta honako hauen azterketan zentratzen da: minbizia, gaixotasun neurodegeneratiboak (Parkinson-en gaixotasuna eta Alzheimer-en gaixotasuna), gaixotasun autoimmuneak (lupusa, diabetesa edo esklerosi anizkoitza) eta beste patologia kroniko batzuk, ama-haurren osasuna, jatorri genetikoko maiztasun gutxiko gaixotasunak etab. Era berean, nabarmentzekoa da berrikuntza-arloa alderdi kirurgikoetan eta osasun-gailu berriak (3D inprimaketa, robotika…).

Nekane Murga sailburuak gogorarazi duenez, biozientziak-osasuna lehentasunezko arloa dira Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean, eta hori Eusko Jaurlaritzak euskal osasun-sistema publikoaren ikerketaren eta berrikuntzaren alde –Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia bidez– egiten duen apustuaren adierazle da. Honela definitu du: “pertsona guztien osasunaren kalitatean eta ongizatean eginiko inbertsioa”.

 

Bilbo, 2019ko ekainaren 10a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak