Eu

Balorazio positiboa jaso du Organic Food Iberia azokan euskal enpresek izan duten parte hartzeak

2019.eko ekainak 07

• Nekazaritzako Elikagai, Edari eta Ardoen Industria Ekologikoa sustatzeko Iberiar Penintsulako eta Europako gainerako produktu ekologikoen erosle nagusiei zuzendutako azoka profesional eta internazional berri moduan aurkezten da Organic Food Iberia azoka.

• Euskadiko 7 enpresak hartu dute parte azokako Euskadi Basque Country gunean, Madrileko IFEMAn, ekainaren 6an eta 7an.

Euskadiko elikagai eta edari ekologikoen 7 enpresak euren produktuak erakutsi dituzte Organic Food Iberia 2019 azokan, Euskadiko ekoizpen ekologikoa nazioartean ezagutzera emateko eta euren salmentak handitzeko; ekitaldi berri horrekin estatuan egindako nazioarteko azoka ekologikoaren lekua bete nahi da.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailak, nekazaritzako elikagaien euskal industria nazioartekotzeko eta sustatzeko duen estrategiaren barruan eta Nekazaritza ekologikoaren eta bere industria eraldatzailearen garapenari laguntza emateko, Euskadi Basque Country markaren pean talde moduan parte hartzen ari diren euskal enpresa horien asistentzia antolatu du, HAZI Fundazioaren eta ENEEKen laguntzarekin.

Organic Food Iberia

Organic Food Iberia azoka berri profesional eta internazional moduan aurkezten da, nazioartean Nekazaritzako Elikagai, Edari eta Ardoen Industria Ekologikoa sustatzeko Iberiar Penintsulako eta Europako gainerako produktu ekologikoen erosle nagusiei zuzenduta. Organic Food Iberia azokaren ezaugarria da urteko ekitaldi nagusia dela hezkuntza, negozio eta networking arloetan. Madrileko IFEMAn izan da, 2019ko ekainaren 6an eta 7an.

Nekazaritza Ekologikoa Euskadin

Gaur egun, Euskadin 602 operadore daude alta emanda esparru ekologikoan. Horietatik %70 (423) ekoizleak dira, %20 (120) eraldatzaileak eta %8,3k merkaturatze lanetan dihardute nagusiki.

Erregistratutako 121 enpresek 42 milioi euroko fakturazioa izan zuten 2018an, aurreko urtekoaren bikoitza baino gehiago. Euskadin, 4.000 pertsona inguru ari dira zuzenean sektore honetan.

Euskadi beti egon da lurrari eta bere ongizateari lotuta, eta ortugintza eta ardogintza beti nabarmendu dira erkidego honetan. Gaur egungo estrategiak proiektu komun baterako nekazariak batzera bideratuta daude. Azoka honetan Naiaren adibidea dugu. Proiektu hori Lantegi Batuak erakundearena da, Bizkaiko beste 8 ekoizleen proiektuekin batera, eta 4. gamako ortuari ekologikoak merkaturatzen dituzte ontzi konpostagarrietan. Elkarren artean egindako proiektuak aipatu ditugu eta izaera soziala, ekologikoa eta hurbiltasunekoa dutenez, produktuei balio erantsia ematen diete eta hori gero eta gehiago baloratzen duten kontsumitzaileek.

Gourmets Azokako “Euskadi Basque Country” standean egongo diren enpresak

ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua, stand batean egon da, eta, gainera, beste 7 enpresa, ekoizpen ekologikoan dihardutenak, izan dira Organic Food Iberia azokan, honako hauek, hain zuzen ere:

• Olasagasti Kontserbak
• Ortiz Kontserbak
• Serrats Kontserbak
• Zuhaitzo-Sojhappy.Agiña Piparrak
• Naia
• Berarte
• Ardo Ekologikoak

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
  • Bittor Oroz Izagirre
    Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea (XI legealdia)
  • Asier Arrese Zabala
    Haziko zuzendaria, Eusko Jaurlaritzaren Fundazioa Landa, Isasertz eta Elikagaien sustapenerako (XI legealdia)