Berriak Justizia eta Herri Administrazioa
Eu

Izenpe, nabigatzaile guztiek ezagutzen dituzten EV (balidazio hedatua), zerbitzari segurua eta egoitza elektroniko baldintzarekin ziurtagiri digitaleko bi profil ezberdinak eskaintzen dituen ziurtapen zerbitzuen emaile bakarra

2011.eko martxoak 27

Erabiltzen dugun nabigatzaileak zerbitzari seguruaren ziurtagiri hauek ezagutu ditzan, nabigatzailea eguneratu behar da

Izenpe da Ziurtapen Zerbitzuen Emaileen (ZZE) artean munduan nabigatzaile guztiek ezagutzen dituzten EV (Balidazio Hedatua), Zerbitzari Segurua eta Egoitza Elektronikoa baldintza betetzen duelarik ziurtagiri digitaleko bi profil desberdin eskaintzen dituen bakarra. Hori dela eta, 2006tik aurrera sozietatea lanean ari da bere erroko ziurtagiria nabigatzailek beraien erroko Caen programetan onartu dezaten eta Microsoftek 2007tik onartuta ditu haren zerbitzari seguruaren ziurtagiriak (SSL) bere Internet Explorer (IE7) izeneko nabigatzailean. Google Chrome-k ere jasotzen ditu, Microsoften konfiantzazko sistema erabiltzen baitu Windows batean exekutatzen denean.

Gainera, Izenpe ziurtagiriak Opera-n gehituta daude (honen 9. bertsiotik, 2008koa) eta Apple-ek gauza bera egin zuen bere Safari izeneko nabigatzailearentzako MacOSx 10.6 bertsiotik. Mozilla-ri dagokionez, dagoneko erroko ziurtagiria sartzea lortu da eta Firefox‑en 4.0 bertsioan ezarrita dago. Horren ondorioz, Izenperen ziurtagiria lehenetsita egongo da ekipo berri guztietan.

Dena den, erabiltzen dugun nabigatzaileak zerbitzari seguruaren ziurtagiri hauek ezagutu ditzan, nabigatzailea eguneratu behar da.

2009. urteaz geroztik Izenpe Webtrust for EV delakoan ziurtatuta dago. Espainiako lehenengo ziurtapen zerbitzu emailea (ZZE) izan zen, eta gaur egun bakarra da, Balidazio Hedatua (EV) duten ziurtagiriak eman ahal izateko ziurtagiri hori duena. EV ziurtagiri horiek, nabigatzailearen URLa kolore berdez erakusten dute, nabigatzaile bakoitzak era ezberdinetan erakusten badu ere.

Horregatik guztiagatik, ezinbestekoa da erabiltzaileek beraien nabigatzaileen mailakako eguneraketa egitea horien nabigazioa seguru eta fidagarria izateko, web-ek beraien babeserako erabiltzen dituzten ziurtagiriak zeinahi ere diren. Horrela bakarrik islatuko da nabigatzaileen eta ziurtagiri-egile enpresen ahalegina eguneroko erabileran eta herritarrarenganako zerbitzuan.

Gainera, administrazioek beraien Web-gunea identifikatzeko duten beharra jasotzen duen 11/2007 Legean ezarritakoa bete behar duten administrazioei zerbitzuak emateko, Izenpek Egoitza EV ziurtagiria eskaintzen du. Horren funtzionamendua SSL EV delakoaren berdina da.

Iruzkin bat
  • @Ani_Anitua
    2011.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    @MikelArrazola Los cert de Izenpe funcionan en todos los navegadores última version http://t.co/nINLnTo, http://t.co/yYnUFKC

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko