Berriak Lehendakaritza
Eu

Irailak 8, Diasporaren Eguna, munduan zehar zabaldurik dagoen euskal komunitatea ikusgai jartzeko

2019.eko ekainak 07

Estreineko aldiz ospatu zen Euskal Diasporaren Eguna 2018an, Irailaren 8ko larunbatean. Ospakizuna batera egin zen Euskadin eta munduan. Itzelezko partehartze izan zen euskal etxeen aldetik eta egun horretarako ekitaldien munduko agenda prestatu zuten. Lehenengo edizioak izan zuen arrakasta ikusita, kanpoan den Euskal Komunitatea prestatzen ari da 2019ko Irailaren 8ko igandeari begira, munduan zehar zabaldurik dagoen euskal familia handia ostera ere ospatzeko eta ikusgai jartzeko nazioarteko mailan, euskal etxe bakoitzak antolatuko duen ekitaldi baten bitartez.

Euskadin bertan, Gorka Álvarez Aranburu zuzendariaren lidergopean, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritza murgildurik dago lanean, 2019ko Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko Euskadin egingo den ekitaldia antolatzen. Publiko orokorrari irekia egongo den ekitaldia izango da eta euskal immigraziorako eredugarria izan den Euskadiko eskualde batean egingo da. Datozen asteotan jakingo da inguru sinboliko hori ea zein den.

Zentzu horretan Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria Gorka Álvarez Aranburuk aurreratu du “leku eredugarri bat hartu behar dela abiapuntua, euskal emigrazioaren aztarnak bilatu eta irudikatzeko”, adierazi du.

Álvarez Aranburuk zehaztu du ekitaldiak omenaldi egin behar diola mundu osoan zabaldurik dagoen Euskal Diasporari, baina horrez gain didaktikoa ere izan behar dela eta erakutsi hala euskal gizarteari nola kanpoan den Euskal Komunitateari iraganeko (XIX. mendekoa) eta egungo (XXI. mendekoa) euskal emigrazioaren bilakaera nolakoa izan den. Hots, artzainen, neskameen eta misiolarien garaitik Erasmus-eko ikasleen, nazioarteko gune-teknologikoen ikertzaileen eta mundu mailan mugitzen diren euskal enpresen jendearen gaur egungo denboretara.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak