Eu

Lide Amilibiak eta Monika Hernandok Ikuspegik antolatutako 'Asiloa eta errefuxiatuak Europan eta Euskadin’ jardunaldian parte hartu dute

2019.eko ekainak 07
  • Gizarte Politiketako sailburuordeak honako balorazio hau egin du: “immigrazioa beharrizan bat da Euskadirako, bai eta aukera bat ere; beraz, immigrazio-politika ausarta antolatu behar da”

Bilbo, 19 06 07

Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordeak eta Monika Hernando Eusko Jaurlaritzako Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak, gaur goizean, Ikuspegi - Immigrazioaren Euskal Behatokiak antolatu duen ‘Asiloa eta errefuxiatuak Europan eta Euskadin’ jardunaldian parte hartu dute. Jardunaldia Eusko Jaurlaritzak Bilbon duen egoitzan izan da.

Amilibia sailburuordeak jardunaldia Patxi Juaristi, Euskal Herriko Unibertsitateko Bizkaiko Campuseko errektoreordearekin batera inauguratu du, eta Mónica Hernandok honako hitzaldi hau eman du: ‘Erakundeak Euskaditik Europan dagoen asilo eta babes krisiari ematen dion erantzuna’.

Amilibiak Euskadiko bidean doan migrazioaren fenomeno globalaz hitz egin du, eta honako hau nabarmendu du: “gaur egun, Euskadin bizi direnen % 9,4 jatorriz atzerrikoa da”. Bere balorazioaren arabera, “hiru ideia izan behar ditugu gogoan: immigrazioa egitura-fenomenoa da; immigranteak geratzeko etorri dira, eta Euskadik immigrazioa behar du”. Hori guztia dela eta, sailburuak honako hau azaldu du: “immigrazioa Euskadirako beharrizan bat da, bai eta aukera ere; beraz, immigrazio-politika konprometitua, humanista eta aurreikuslea antolatu behar da, eta horretan ari gara”.

Gizarte Politiketako sailburuordeak 2018-2020rako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren Eremuan Jarduteko V. Plana nabarmendu du, “funtsezko tresna da, eta oso baliagarria, eremu horretan tartean diren agente guztientzat, ibilbide-orri gisa izan dezaten”. Halaber, Eusko Jaurlaritzak euskal gizarte zibileko instituzio eta erakundeei mahai gainean jarri dien Migraziorako euskal gizarte-itunaren proposamena ere nabarmendu du; horren bidez, “migrazio-erronkari erantzun nahi zaio, pluralismoaren, elkartasunaren eta beharraren ikuspuntutik”.

Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariak nabarmendu egin du, berari dagokionez, “pertsona errefuxiatuei harrera egiteko ahalmena hobetzeko erantzun integral bat sustatu beharra, bai kopuruari dagokionean, bai kalitateari. Horretarako, espazio kolaboratiboak eta konstruktiboak sustatzea da funtsezko adartzetako bat. “Ezinbestekoa da elkarlan aldeaniztuna ezinbestekoa da. Guztion ongirako solidaritatearen kausa jarri behar da norberaren intereserako begiradaren aurretik” esan du.

Jardunaldia

‘Asiloa eta errefuxiatuak Europan eta Euskadin’ jardunaldian, gainera, Elena Sánchez-Montijano CIDOBeko ikertzaile seniorra eta NIEM proiektuko koordinatzailea izan da, eta honako hitzaldi hau eman du: ‘Espainiako asilo-sistema EBren esparruan. Integrazioan buru?’. Gainera:

Elena Valverde CEAR-Euskadikoak, Nahia Díaz de Corcuera Euskadi Gurutze Gorrikoak, Miren Leizeaga Accem-ekoak eta María Urbieta Caritasekoak mahai-inguru batean jardun dute, errefuxiatuekin esku hartzeari buruz

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak