Berriak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa
Eu

Politikaren inguruan ematen den indarkeria psikologoen arreta behar duela dio Celaak

2009.eko azaroak 27

Sailburuak Deustu-Osasunak Psikologia Klinikoan eta Osasunaren Psikologian ikertzeko, garatzeko eta berritzeko unitatea inauguratu du.

Bilboko Deustuko Unibertsitatean sortutako unitatea, teknika berriak sortuko ditu interbentzio arloan eta psikologia eremuan lortutako garapen guztien zabalkunde izango da.

Isabel Celaá sailburuak inauguratu du Deustu-Osasunak Psikologia Klinikoan eta Osasunaren Psikologia I+G+b-n oinarritutako zentroa. Han, egungo  gizarte garatuarekin eta are gehiago krisi ekonomikoarekin “zerbitzu psikologikoen eskaria gorakorra” dela aldarrikatu du.

Inaugurazioan, Celaarekin batera, Olga Rivera Osasun sailburuordea, Jaime Oraá Deustuko Unibertsitateko errektorea eta Deustu-Osasuneko zuzendaria izan dira.

Sailburuaren esanetan, “oinarrizkoa da ikerketa esfortzu guztiak ardaztea, garapen eta ezagutzaren eremuan berehalako aplikazioak bermatzen dituelako”. Horren adibidea Deustu-Osasuna da, “uste dugu ekimen egokia dela” azpimarratu du.

Hezkuntza saileko arduradunak Osakidetzak 2008. urteko datuak eskaini ditu, bertan adierazten denez, euskal osasun sistemak, 77.315 gaixo heldu zaindu zituen buruko gaixotasunekin. Celaarentzat, kopuru hau “buruko gaixotasunen beharren adibide bat suposatzen du”. Euskadik zerbitzu hauen eskaera “gorakorra” du.

Sailburuaren ustez, arin da krisi egoerak sortutako psikologia arretako eskari berriak neurtzeko, nahiz eta adierazi “ziurrenik agertuko direla nahaste psikologikoak”. Isabel Celaak jakinarazi ditu ikerketek izan behar dituzten bide aukera batzuk eta berehala egin beharreko aplikazioak Deustu-Osasunak kontutan har ditzan. Aukera horietatik, nabarmentzen da osasun lehentasunak zehaztea, gizartearen eskaera kontutan izanik. Sailburuak gaineratu du “Euskadiko datu epidemiologikoak Europar Batasunarekin bat datozela, baina gaixotasun nabarmenak ematen direla politika inguruan dagoen indarkeria dela eta”.

Ioseba Iraurgi Deustu-Osasunaren zuzendariak adierazi duenez, unitate hau “nazioarteko erreferentea” bihurtu nahi da osasun sailean eta baita heziketa eta irakaskuntza eremuetan ere. Bere esanetan, Psikologia Kliniko eta Osasun Psikologikoko I+G+i unitatea, psikologian asistentzia emateko zerbitzu gisa eratu da, batetik, bere zereginik behinena delarik diagnostiko, ebaluazio eta tratamendu psikologikorako teknika berriak ikertzea, garatzea eta berritzea; eta etorkizuneko psikologo klinikoak espezializatzeko baliabide gisa bestetik.

Inauguratutako zentroa, laguntza psikologikoko zerbitzuak eskainiko ditu jendearentzat, oro har, eta unibertsitateko elkartearentzat, dela osasun menetalari eragiten dioten nahasteetan esku hartuz, dela bere ikerrildo estrategikoen barruan sartzen diren gaitzak ebaluatzeko eta tratatzeko metodo berriak erabiliz.

Destu-Osasunak, ekipamendu eta instalazioak ezin hobeto prestatuta dago kalitateko ikerketa egiteko. Horri esker, nahasmendu psikologikoak eta halakoak osatzeko bideak gehiago eta hobeto ezagutuko dira, tratamendurako prozedura eta metodologia berriak garatzen lagunduko du eta jakintzaren transmisioa bultzatuko du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Beste gonbidatu batzuk
  • Sailburua Isabel Celaa