Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak pediatriako kontsultetan kalkamonia batzuk banatuko ditu umeak osasun-asistentziara sartzera bultzatzeko

2019.eko ekainak 06

Osasun Sailak pediatriako kontsultetan kalkamonia batzuk banatuko ditu umeak osasun-asistentziara sartzera bultzatzeko 

Nekane Murga Osasun sailburuak honako hau esan du: “umeekin tratu humanizatua izateko ahalegina egin behar dugu eta, horretarako, giro lasaia sortu, beren beharrei arreta ematean”

 

Osasun Sailak Euskadiko pediatria-kontsulta guztietan kalkamonia batzuk banatuko ditu, pediatra bisitatzera bertaratzen diren umeei banatzeko. Bi bikingo eta bi dinosaurio dira, “ausarta naiz” eta “harrosaurua naiz” hitzekin; horien bidez, umeak osasun-asistentzian sartzera bultzatu eta laguntza eman nahi zaie.

Nekane Murga Osasun sailburuak honako hau esan du: “gure betebeharra da ume guztien osasuna mantentzea eta hobetzea eta, horretarako, beren adinera eta garapenera egokitutako arreta ematea. Horretarako, tratu humanizatua izateko ahalegina egin behar dugu eta, horretarako, giro lasaia sortu beren beharrei arreta ematean”.

Umeek osasun-arloko profesionalen aurrean edo prozedura terapeutikoetan sentitzen duten beldurra eta ahultasun-sentsazioa gutxitzea lehentasun bat da osasun-eremuan. Horrela, ekimen horren bidez, umeekin hurbileko harreman pertsonala lortu nahi da; izan ere, tratu gizatiarragoak  eta enpatikoagoak gaixotzeko prozesuan hobekuntza dakar.

Banatuko diren pegatinen bidez, autoafirmazio ariketa egin nahi da txikiekin; izan ere, beldurrak gainditzeko modurik eraginkorrenetako bat da.

Alde batetik, bikingoak ditugu, eta horien bidez balioaren onura  irakatsi nahi da: “umeek mingain azpiko eta xiringei ezpata eta mazoekin egitea aurre; beldurrik gabeko umeak, medikuntzaren zorroztasun guztiei aurre egiteko gai direnak. Odin!.

Bestetik, dinosaurioek umeengan sentsazio ugari eragiten dituzte: izua eta samurtasuna, jakin-mina eta orien exotismoa eta basatasuna adierazteko beharra”.

 

Donostia, 2019ko ekainaren 6a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko ekainak 06

    Excelente iniciativa, podrían involucrar a los pequeños en las vacaciones de verano con visitas de grupos homogéneos de edad, para conocer el consultorio no como enfermos. Sino como parte del equipo de sanidad, y revisarse entre ellos; por ejemplo un grupo de 6 pequeños y se exploren faringe, pulmones entre ellos, y entiendan que el medico es su amigo. Con previa platica interactiva de no mas de 5 10 minutos para que conozcan las medidas higiénicas de prevención, funcional de las vacunas y el porque se requiere un pinchazo para administrarlas, y conocer el instrumental medico. Es una sugerencia. para complementar las pegatinas.

Komunikabideek behera kargatzeko