Eu

URAk berriro lizitatu ditu Zallako El Charco-ko zubitik ibaian gora uholdeei aurre egiteko lanak

2019.eko ekainak 06

URAk berriro lizitatu ditu Zallako El Charco-ko zubitik ibaian gora uholdeei aurre egiteko lanak, San Pedro auzoan den FEVE-ko geralekuko parerainoko tartean, 660metroko tarte batean, 4,2 milioi euroko lizitazio-aurrekontuarekin.  Hasierako lan-proiektua aldatu behar izan zen; izan ere, lanon eremua atontzeko lanak egitean, zoru kutsatuekin egin zen topo, eta horien kudeaketa ere aurreikusi behar izan zen orain lizitatzen den behin betiko proiektuan; ondorioz, lan proiektua nabarmen aldatuz.

Lanok ur-goraldien emariei eusteko ibilgu bat sortuko dute, 25 eta 55 metro arteko zabalerakoa, gutxi gorabehera. Halaber, ibilguaren eta ibaiertzen paisaia eta ingurumena lehengoratzen dira (aipatutako zoru kutsatuen kudeatzea barne): tartean egun egoera onean den galeria-basoari eusten zaio, eta ibaiaren egoera hobetuko duten ibaiertzeko tokiko landaredia landatuko da.

Lanok, Zallan, Mimetizen, Cadagua ibaiaren ur-goraldi errepikakorrak aiseago jariarazi eta, hortaz, pertsonon segurtasuna handituko dute jada abian diren beste lanekin batera: Aretxagako zubiaren ordezkatze-lanak (ibilguan oinarririk gabeko 41 metro zabalerako zubi berriaren lanak burutzear dira) eta Aretxagako ebakidura egiteko lanak (alegia, udal kirol azpiegitura eta Aretxagako eremuaren artean Cadaguaren meandroaren ebakidura da: Zallako belodromo ohiaren eremua zeharkatzen du, eta ur askoko sasoietan bigarren ibai-ibilgu legez jardungo da, emari oparoei leku egiteko).

Ekintza sorta horrek 100 urteko errepikatze-denboraren goraldien ur-laminaren maila jaitsarazten du; hartara, Cadagua ibaiaren goraldi errepikakorrek San Pedro auzoaren pareko meandroan,  herrigunean, zein El Carmen auzoan ezkerreko ertzeko lurzoruetan zabaldu ez daitezen.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak