Eu

Baimendutako 65 isurketek Euskadiko kostalde eta ibaietara heltzen den karga kutsakorraren % 80a biltzen dute

2019.eko ekainak 05

Baimendutako 65 isurketek Euskadiko kostalde eta ibaietara heltzen den karga kutsakorraren % 80a biltzen dute: alegia, 2000 biztanle baliokide baino handiagoko 45 hiri aglomerazioetatik eta 20 saneamendu-sistemetara konektatu gabeko (hots, ingurunera isurtzen dute) kutsadura karga handiko baimendutako isurketetatik.

Saneamenduaren ikuspuntutik, hiri aglomerazioak deritze, haien populazio eta jarduera ekonomikoa kontuan izanda, gutxieneko kontzentrazioa dutenei hiri hondakin urak bildu, araztegi azpiegitura batera bideratu, eta tratatu ostean puntu komun batean isurtzen duten lurraldearen zonaldeei.

Isurketa-baimen baten pean (erregulatuak eta kontrolatuak) egiten diren gainontzeko 2.285  surketek Euskadiko ibai, hezegune edota kostaldera heltzen den kutsadura-karga ia osoaren gainontzeko %20 biltzen dute. Horiei guztiei kontrol eta baimen bako isurketen karga kutsakor zati txiki bat gehitu behar zaie.

Oro har, guztira, baimendutako 2.351 isurketa dira: horietako 1.340 (781 industrialak, 559 etxeetako erabilerak) zoru urbanoan ematen dira (araudi urbanistikoak dioenaren arabera, zoru hori saneamendu azpiegitura izan beharko dute bertan jatorria duten isurketa oro biltzeko).

2018an, isurketa horiek guztiek baimen-baldintzak betetzen dituztela bermatzeko, 3.140 isurketa-ikuskatze egin dira; eta isurketa-baimenen titularrei eskatzen zaizkien bere kontrolerako 14.000 laginen jarraipena egin da.

Karga kutsakor handien dituzten isurketei Uraren Euskal Agentziak kontrol estua egiten die: 2018an, hiri saneamendu sistemen isurketa-baimenaren 15 ez betetze antzeman dira; eta , ondorioz,  zuzentzeko 3 eskaera, kutsadura gutxitzeko 7 programa abiarazi dira, eta 2 zehapen txosten ireki dira. 2000 biztanle baliokide baino handiagoko 45 hiri aglomerazioetako erakunde kudeatzaileek bidalitako isurketen datuak jendarteak ikusi ditzake honako esteka honetan:

http://www.uragentzia.euskadi.eus/2000-biztanle-baliokidetik-gorako-aglomerazioen-datuak/u81-0003234/eu/

Saneamendu-sistema orokorrera konektatu gabe diren karga kutsakor handiko 20 isurketei dagokionez, zortzik ez dute baimena bete eta bostek ez du daturik bidali; hortaz, zuzentzeko 5 eskaera igorri zaizkie, eta 4 zehapen txosten abiarazi dira.

Baimendu gabeko isurketak

2018an istripu edota ez ohiko isurketen berri emateko 408 jakinarazpen jaso dira, 112aren bitartez gehien bat: horietako 167 nabarmentzat jo dira (alegia, erasan-maila altu edota ertainekoa).

Kasu horien gehiengoa (%70a) egoera ekologiko onean edo oso onean diren ur-masetan ematen dira. Eta 11 kasutan, arrain hilak izan dira.

2018an zehar, Ertzaintza, Foru Aldundi eta Toki Erakundeekin lankidetza estua indartu da: horri esker, jakinarazpen nabarmen horien (167) %69an arduradun erantzulea nor izan zen zehaztu ahal izan da.

Isurketa-kontrola indartzearen ondorioz, 79 zehapen-txosten abiarazi dira (2017, aldiz, 42 txosten abiaraztea proposatu zen), azken urteotako goranzko joera indartuz.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak