Eu

Europa seguruaren eta osasuntsuaren alde

2019.eko ekainak 05

Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak, gaur, Bilbon, bere hogeita bosgarren urteurrena ospatu du; horretarako, ekitaldia antolatu du eta, bertan, María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak zorionak eman ditu EU-OSHAk lan-segurtasuna eta -osasuna sustatzeko eta hobetzeko duen konpromisoagatik eta lantoki seguruagoak, osasuntsuagoak eta produktiboagoak lortzeko duen helburuagatik.

“Hogeita bosgarren urteurrena ospatzen ari gara –esan du San Josék–, Lanaren Nazioarteko Erakundearen ehungarren urteurrena ere badenean; horrela, gogora ekarriko dugu Euskadik, Espainiak, Europak eta munduak erronka handiak dituztela, lanaren etorkizuna segurua eta osasuntsua izan dadin lortzeko. Baina lortuko dugu; izan ere, ez dago kalitateko enplegu bat, enplegu egokia, baldin eta lanak hura betetzen duten pertsonen osasuna eta segurtasuna bermatzen ez baditu”.

María Jesús San José sailburuak, halaber, Euskadik 2015-2020 Laneko Segurtasunerako eta Osasunerako Euskal Estrategiaren helburuetan aurrera egiteko Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziak eginiko ekarpena aintzatetsi nahi izan du. Estrategiaren helburu dira honako hauek: lan-arriskuen prebentzioaren errealitateari erantzutea, agente guztien jarduera batu eta kohesionatzea eta berrikuntzan jardun eta aldaketei erantzutea.

Deustuko Unibertsitateko paraninfoan izan den ekitaldian, honako hauek ere parte hartu dute:Enpleguko Estatuko idazkari Yolanda Valdeolivas, Europako Batzordearen Enplegurako zuzendari nagusi Joost Korte eta Laneko Segurtasun eta Osasunerako Europako Agentziaren zuzendari Christa Sedlatschek

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak