Eu

EHAAk kaleratuta, euskal autonomiaren berezitasunari buruzko ikerketa lanetarako “Jesús María Leizaola” sariaren deialdia zabalik da

2019.eko ekainak 05
  • Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) 20.000 euroko saria emango dio lanik onenari, eta 10.000 euroko accesita
  • Aurkeztutako testuek argitaragabeak izan beharko dute eta uztailaren 8a baino lehen aurkeztu, ivap.euskadi.eus webgunearen bidez

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak, EHAAk, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) euskal autonomiaren berezitasunari buruzko ikerketa sustatzeko “EBAZPENA, 2019ko maiatzaren 28koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, zeinaren bidez «Jesús María Leizaola» 2019ko sarirako deialdia egiten baita. Sari hori zenbait ikerkuntza-ikuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako da, zeinek euskal autonomiarekin zerikusia baitute edo hura aztertzeko eta hartan sakontzeko baliagarriak izan baitaitezke” argitaratu du gaur, zeinaren bidez “Jesús María Leizaola 2019” sariaren deialdia kaleratzen den. “Euskal autonomiarekin zerikusia izanik edo horren azterketarako eta sakontzerako balio izanik, hainbat aztertze eta ikerketa ikuspuntutatik egindako monografia izaera duten ikerlanetarako” saria da.

Deialdia banakoei eta horretarako eratutako lantaldeei zuzentzen zaie. Sarirako monografia-izaera duten argitaratu gabeko ikerlanak aurkeztu ahalko dira, honako esparru hauek jorratzen dituztenek: “autonomietako estatuaren konfigurazioa eta Euskal Autonomia Erkidegoa; Euskal Autonomia Erkidegoko eraketa, errealitatea eta etorkizuna; beraren gobernu-erakundeak, maila politiko-administratibo guztietan; historia, kultura, bibliografia, zuzenbide, ekonomia, finantza, aurrekontu, fiskalitate, gizarte, estatistika eta beste arloen inguruko berariazko berezitasunak; eta euskal administrazioetako diseinu, antolaketa, funtzionamendu eta etorkizuna”.

Sarirako aurkezten diren lanak bihartik 2019ko uztailaren 8ra arte aurkeztu ahal izango dira www.ivap.euskadi.eus webgunearen bidez. Eskabideak, ikerlanarekin batera, izapidetze elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira.

Sariak ikerlan zientifiko onenei emango zaizkie, eta, edizio berri honetan, 30.000 eurokoa izango da:

  • 20.000 euro lehen sarirako
  • 10.000 accesit baterako

JESÚS MARÍA LEIZAOLA” SARIA 

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak (IVAP) saria 1990ean sortu zuen, Jesús María Leizaolaren izenarekin, euskal autonomiaren adierazgarri ospetsu eta esanguratsuenetakoaren oroimenez, euskal sistema autonomikoaren lege- eta ekonomia-bereizgarriei buruzko azterlanak sustatu eta zabaltzeko, institutuaren beraren eginkizunetako bat dela aintzat hartuta.

Harrezkero, erakunde horrek sariaren deialdia egiten du, beren azterlanak, askatasun osoz, euskal autonomiarekin zerikusia duten gaien inguruko azterlanak egiten dituzten edo euskal autonomiaren azterlanean eta sakontzean eragin dezaketen ikertzaileen ahalegina sustatu eta zabaltzeko helburua aldian behin berritzeko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak