Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren izaera “udalkoia” azpimarratu du

2011.eko martxoak 28

Lehendakariak Trapaga bisitatu du (Bizkaia) udalerriaren errealitateak, beharrak eta garapenak ezagutzeko

Eusko Jaurlaritzaren izaera udalkoia erakundeen arteko lankidetzan dago oinarrituta eta horrek ezkerraldearen “zor historikoa” ordaintzea ahalbidetuko du. Jaurlaritzak meategi-eremuan lana, industria eta enpresa bultzatzen dituen proiektuak sustatzen ditu, Bizkaiko ezkerraldea euskal industriaren “motor ekonomikoa” izan dadin berriro.

Patxi López lehendakariak Trapagako (Bizkaia) errealitateak eta beharrak eta proiektuen garapenak ezagutu nahi izan ditu. Han, lehendakariak Eusko Jaurlaritzaren izaera “udalkoia” azpimarratu du, gobernuak euskal udalekin lan egin eta laguntzeko helburua du eta.

Udalerrian egon den bitartean, lehendakariak, Trapagako udalbatzako kideekin batera, herriko euskaltegia bisitatu du, baita liburutegia, dendak eta San Gabrielko sarbide berriak ere.

Eusko Jaurlaritzak “herritarren zerbitzura egon nahi du”, horretatik egiten du lan Euskadiko udalerriekin haien azpiegiturak garatu eta finantzatzeko. Trapagaren kasuan, SPRIk 2.270.000 euro inbertitu ditu udalerrian oinarri teknologikoko ETEak sortzeko edota berrikuntza proiektuak bultzatzeko.

Ezker abertzalea

Patxi López lehendakariak, ETAren azken komunikatuari dagokionez, taldearen behin betiko desagerpenari buruz hitz egin ez izana kritikatu du. Bestalde, Sorturen legezkotasuna “auzitegiek erabakiko” dutela eta Eusko Jaurlaritzak haien erabakia beteko duela ziurtatu du; hori dela eta, gai horri buruz “zehaztasun gabe ez hitz egitea” eta ezker abertzaleari “kanpaina ez egitea” eskatu du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)