Eu

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Euskadi Gastronomia Sarien ekitaldian

2019.eko ekainak 03

Bingen Zupiria Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak parte hartu du Euskadi Gastronomia Sarien ekitaldian, Donostiako Kursaalean. Euskal Gastronomia Akademiak  eta Eusko Jaurlaritzak ematen dituzte sari hauek eta gaurko ekitaldian, irabazleak ez ezik, Eneko Goia Donostiako alkatea ere han izan da.

Honako hauek izan dira aurtengo irabazleak:

  • Jatetxe jaberik onenari Euskadi Gastronomia Saria: Pablo Loureiro Rodil jauna, Urola Jatetxea Donostia
  • Jangela zuzendaririk onenaren Euskadi Gastronomia Saria: Lourdes Rekondo Azpetegia andrea, Rekondo Jatetxea Donostia
  • Kazetari lanik onenari Euskadi Gastronomia Saria: Mikel López Iturriaga jauna.
  • Argitarapenik onenari Euskadi Gastronomia Saria: “Basque Country” Egilea: Marti Buckley andrea
  • José María Busca Isusi Saria: Hazi Artzain Eskola.
  • Manuel Llano Gorostiza Saria: Hiruzta, Getariako Txakolina Jatorrizko izena duen upategia.
  • Luis Irizar Saria: AIALA Ostalaritza Eskola
  • Juan José Lapitz Saria: Otatza Gastategia – Joseba Insausti Mujika
  • Academia Vasca de Gastronomía” Aparteko saria: Nekazaritzako Departamentua Gipuzkoako Foru Aldundia
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak