Berriak Hezkuntza
Eu

873.600 euro ikastetxe publikoetako elkarrizketa-laguntzaileen programarako (Gobernu Bilera 2019-06-04)

2019.eko ekainak 04

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, lankidetza-hitzarmen bat baimentzeko erabakia hartu gaurko bileran. Hezkuntza Saila eta Hezkuntza eta Lanbide Hezitako Ministerioaren arteko hitzarmen horren bidez, 2019-2020 ikasturtean Euskadiko ikastetxe publikoetan arituko diren elkarrizketa-laguntzaileen kopurua finkatzen da.

Datorren ikasturtean, hitzarmen hau tarteko, Hezkuntza Sailak 156 elkarrizketa-laguntzaile jasoko eta finantzatuko ditu bere menpeko ikastetxe publikoetan, batez ere Bigarren Hezkuntzakoetan eta Hizkuntza Eskola Ofizialetan, atzerriko hizkuntzen irakaskuntza sustatzea helburu hartuta. Hezkuntza Sailak finantzatuko dituen 156 elkarrizketa-laguntzaileen artean, 140 ingelesekoak izango dira, hamar frantsesekoak eta sei alemanekoak.

Hezkuntza Sailak 873.600 euro bideratzen ditu 2019-2020 ikasturtean langile hauen egonaldia finantzatzeko. Hilero jasoko duten diru-laguntzaz gain, Elkarrizketa-laguntzaileen Programan parte hartuko duten pertsonek istripu-poliza ere izango dute, eta baita erantzukizun zibila ere, programaren barruko egonaldiak irauten duen bitartean.

Ahozkotasuna indartzea 

Elkarrizketa-laguntzailea graduatu berria edo azken ikasturteko unibertsitate-ikaslea da bere jatorrizko herrialdean. Hari ez zaio irakasle titular baten erantzukizunik esleitzen. Hortaz, ez da irakaskuntzan bera bakarrik aritzen. Beraz, elkarrizketako laguntzaileek irakasleei lagundu besterik ez dute egiten atzerriko hizkuntzako eskoletan, eta euren berariazko eginkizunak, batik bat, ikasleen ahozko trebetasunak indartzera daude bideratuta. Astean 12 orduz ematen dituzte eskolak, irakasle titularrak lagunduta; baina inoiz ez bakarrik.

Irakasleak koordinatuta eta gainbegiratuta, laguntzaileari, besteak beste, eginkizun hauek eman ahal izango zaizkio: elkarrizketako berariazko praktikak, irakasleen prestakuntza, hizkuntza eta kultura ikastean oinarritutako materialen prestaketa edo euren herrialdeko kultura irakastea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko