Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Lanbidek 60 teknikari orientatzaile hautatzeari ekin dio, enplegu bulegoen sarea osatzeko

2011.eko martxoak 25

 

  • Euskal Enplegu Zerbitzu berriaren banakako arretarako politika sustatuko dute, eta teknikariei laguntzeko lanak egingo dituzte
  • 2011ko bigarren hiruhilekoan hasiko dira lanean

Lanbidek hirurogei teknikari orientatzaile inguru kontratatzeko prozesuari ekin dio enplegu bulegoen sarea osatzeko. Aditu horiek arduratuko dira Euskal Enplegu Zerbitzuaren erabiltzaileei banakako arreta emateaz, eta, aldi berean, bulegoko teknikariei lagunduko diete beharrezkoa denean. Lanbideren ordezkaritza-sare osoan banatuko dira.

Eskabideak jasotzeko gehienezko epea datorren asteazkenean, apirilak 6, amaituko da. Hautaketa-prozesua amaituta, teknikari orientatzaileak 2011ko bigarren hiruhilekoan hasiko dira lanean, aldi baterako kontratuarekin, eta lan‑poltsa batean sartuko dira.

Deialdian parte hartu ahal izango dute enplegurako orientazioko teknikari gisa hiru urteko gutxieneko esperientzia egiaztatzen duten goi mailako tituludun elebidunek edo gutxienez lau urtez arlo horretan lan egin duten enplegu‑kudeaketako teknikariek (bitartekotza, prospekzioa, langileen hautaketa, autoenplegurako aholkularitza...). 

Lanbideren web ofizialean informazio gehiago aurkitu daiteke: www.lanbide.net

3 iruzkin
  • @SaraJ_
    2011.eko apirilak 05

    Comentario de Twitter:
    Lanbide selecciona 60 orientadores para sus oficinas de #empleo http://www.irekia.euskadi.net/es/cat/120-empleo-asuntos-sociales/news/5470

  • @davidutti
    2011.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    Lanbide inicia la seleccion de 60 nuevos tecnicos orientadores para su red de oficinas de empleo http://www.irekia.euskadi.net/es/news/5470

  • @abvegar
    2011.eko martxoak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbidek 60 teknikari orientatzaile hautatzeari ekin dio, enplegu bulegoen sarea osatzeko. http://bit.ly/ex3P9K

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan