Eu

Gobernuak 40.000 euro bideratu ditu Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko bi ikerketa bultzatzeko (Gobernu Bilera 2019-06-04)

2019.eko ekainak 04

Laguntzak bi ikertalderi emango zaizkie, eta talde horiek finkatuak edo ad hoc sortuak izan ahalko dira

Gobernu Kontseiluak, gaur, 2019-2020rako Administrazio Publikoarekin, Zuzenbide Publikoarekin edo Administrazio Zientziarekin zerikusia duten gaiei buruzko ikerketa sustatzeko bi laguntzen deialdia onetsi du.

Guztira, IVAPek 20.000 euro bideratuko ditu IVAPen Azterlan eta Argitalpen Zerbitzuak esleitu eta kudeatuko duen laguntza bakoitzerako. 

Laguntzak IVAPen “2019ko Dirulaguntzen Plan Estrategikoan sartzen dira, eta hilabetez eskatu ahalko dira, ekainaren 12an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen direnetik. Elektronikoki izapidetu beharko dira, IVAPen orrialdean (www.ivap.euskadi.eus).

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) xedeetako bat honako hau da: “Euskal Herriko Herri-Arduralaritzen azterpena, irakaskuntza eta horien legearen, dirubideen eta estatistikaren aldeetatikako bereizitasunak ezagutaraztea; eta Arduralaritza-Zientziari buruzko ikerketa, irakaskuntza eta ezagutaraztea, eta Euskal Herriko Arduralaritza berezietan sarraraztea”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko