Eu

Tapia: “Testuinguru ekonomiko zail honetan euskal industriak hazten eta enplegua sortzen jarraitzen du”

2019.eko ekainak 04

+Industryren inaugurazioan, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak azpimarratu du gaur egungo ziurgabetasun egoeran Euskadin BPGa %2tik gora dagoela eta Industria Produkzioaren Indizea iazko tasetan mantentzen ari dela. “Industriak enplegua sortzen jarraitzen du” baieztatu du.

“Nazioarte mailan ez dira une errazak eta potentzia nagusien arteko gertakariek gurean ere eragina dute. Horren aurrean, gure errezeta bertako industriaren lehiakortasuna sendotzea izango da”

Sailburuaren ustetan, Euskadiko lehiakortasunak bost erronka nagusiei erantzun behar die:

  1. Industria ekoizpenaz haratago, zerbitzu aurreratuak garatzea eta eskaintzea da helburua. “Industria 4.0 iraultzaren buru izan nahi dugu”.
  2. Europan industria erreferente bilakatu. “Horretarako, lankidetza sareak zabalik ditugu. Azpiegiturek eta abiadura handiko trenak jauzi kualitatiboa ekarriko digutela ziur naiz”.
  3. Energia estrategia propioari eutsi eta energiaren trantsizioaren bidean urratsak aurreratu. “Efizientzia zaindu behar da eta berriztagarriak sortu”.
  4. “Enpresa kudeaketaren eredu berriak eta enpresen arteko lankidetza formula berriak behar ditugu. Enpresa txikiak ditugu eta soluzio borobilak emateko gaitasuna guztion arteko lankidetzak ahalbidetuko du”.
  5. “Gazteak industriara erakarri behar ditugu eta bereiziki genero ikuspegia zaindu behar da. Azken finean, Euskadik talentua sortu, erakarri eta batez ere zaindu egin behar du”.
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak