Berriak Lehendakaritza
Eu

Gobernu Kontseiluak asteroko bilera Urdaibaiko erreserban egin du

2019.eko ekainak 04

Ingurumenaren Mundu Eguna dela eta, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zuen Gobernu Kontseiluak asteroko ohiko bilera Urdaibaiko Erreserban egin du, Busturiako Madariaga Dorrean hain zuzen ere. Aitor Aretxaga Busturiako alkateak egin dio harrera Lehendakariari eta, elkarrekin, “Zero Plastiko Urdaibai” kanpainako edukiontziak bisitatu dituzte.

“Zero Plastiko Urdaibai” ekimena eskualde horretako itsasbazterrean plastikoak eta bestelako hondakinak garbitu eta biltzeko jardunaldia izango da, Bermeoko Izaro Sub urpekaritza-klubak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bidez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak sustatuta. Hitzordua ekainaren 8an izango da eta 2.500 boluntariok esku hartuko dute 14 tartetan banatuta egongo den eremuan.  Itsasbazterra eta itsas ekosistemak kutsatzen dituzten zabor eta plastiko kopuru handiaz sentsibilizatzea da ekimenaren asmoa. Izan ere, itsaso eta ozeanoetan dauden hondakinen % 70 utzitako arrantza-aparailuak, mikroplastikoak eta behin erabiltzeko plastikoak dira.

Ekimenaren nondik-norakoak ezagutu ostean, besteak beste, hondakin-bilketa nola egingo den eta zein izango diren sentsibilizazio-ekintzak, Lehendakariak, sailburuekin batera, plastikoa birziklatzeko makinak bisitatu ditu. Gainera, Leslye Yendell artistak hondakin-plastikoekin egiten ari den eskultura ikusi ahal izan dute. Eskulturak “kaiku” forma izango du eta Ekoetxeko erakusketan izango da ikusgai.

Bisitaren ondoren, Gobernu Kontseiluaren bilera hasi da. 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Orain dela egun bat

    Utilizan la bandera de la Comunidad sin la de la Nación, en contra de lo que ordena nuestra Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, y con ello no guardando lo allí ordenado de forma imperativa.

Ekitaldiko kargudunak