Berriak

100 pertsona baino gehiago bildu ziren , igandean, Gordexolan, Herrerias ibaiaren ibaiertzetan zaborra jasotzeko

2019-06-03

100 pertsonak baino gehiago parte hartu zuten, igande honetan, Gordexolan egin zen ibaiertzaren garbiketan. Herrerias ibaiaren inguruan bildu ziren, Ponton makaldiaren alboan eta 300 kilo hondakin inguru jaso ziren: poltsak, botilak, latak… 

Ekitaldia dibulgaziozko hitzaldi batekin hasi zen, ibai eta itsasora heltzen diren zaborren inguruan eta, ondoren, elkarlanean, garbiketari ekingo zioten. Jardunaldiaren helburuak dira: herritarrak ibaira hurbiltzea eta bizitzea, haien osasuna zaintzearen garrantziaz jabetzea eta ibaien babes naturala den ibaiertzeko landaredia ezagutzea.

Ingurumen boluntariotza jardunaldi hauek Gordexolako Udalak sustatua izan da eta URAren laguntza eta partehartzea izan du bai dibulgaziozko hitzaldiarekin eta baita garbitzeko materialaren eskaintzarekin ere.

2 iruzkin
  • Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
    2019-06-05

    Eskerrik asko por vuestra participación. Añadimos alguna foto.
    Ondo izan.

  • 2019-06-03

    Hombre!! Estuvimos 9, pero es verdad que valemos como 100!! Podéis poner foto del grupo con la basurilla, no? Eta mila esker!!

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)