
Beatriz Artolazabal: “AGENDA Nagusi, zahartzen direnek berengan eragina duten arazoak zehaztu eta erabakietan elkarlanean jarduteko aukera bat”
-
Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak AGENDA Nagusi ereduaren gidaritza abiarazteko lehen topaketan parte hartu du
-
Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Euskal Estrategiaren (2019-2022) ariketa praktikoa
-
Proiektuak Zaintzaile Ez Profesionalei Laguntza emateko Euskal Estrategia sortuko du
-
“Euskadi Europako eskualde berritzaile gisa finkatzen du, gobernantza publikoaren arloan, eta zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatzen ditu”
Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, honako hau azaldu du: “AGENDA Nagusi aukera bat da, Euskadin zahartzen diren pertsonek berengan eragina duten arazoak zehazten parte hartu eta partekatu eta erabaki onenak hartzen Gobernuarekin elkarlanean jardun ahal izateko. Politikak eraginkorrago eta efizienteago kudeatzean datza, bai eta publikoa dena beste modu batean kudea dadin sustatzean ere”.
Artolazabal sailburuak, gaur goizean, AGE CAFÉ lehen topaketan parte hartu du; bere Sailak antolatu du, AGENDA Nagusiren esparruan, Getxoko Romo Kultur Etxean. Topaketa Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Euskal Estrategiaren (2019-2022) barruan sartzen da.
Artolazabalek honako hau gogorarazi du: “Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Estrategiak hiru dimentsio ditu: estrategia bera; AGENDA Nagusi eredua, nagusiekiko parte-hartze publiko sozialerako eredua, eta eredua gidatzeko esperientzia”; hori jarri da gaur martxan, hain zuzen ere, parte hartzeko topaketa baten bidez.
Estrategia hori, sailburuaren iritziz, “ez da abiapuntua, baizik eta jarraipenerako proposamena eta aurretik Eusko Jaurlaritzak abiarazi dituen eta herritarrekin parte hartzeko gobernantza sustatzen duten harreman-esparru berriak bilatzea sustatzen duten beste ekimen batzuk garatzeko proposamena”.
AGENDA Nagusi abiarazteko proiektu pilotuak, Eusko Jaurlaritzak garatu duen pertsona nagusientzako gobernantza-proiektuak, amaieran, zaintzaile ez-profesionalei laguntza emateko euskal estrategia sortzea du xede. Helburua da, herritarrei zuzendutako hiru topaketaren bidez (lehena, gaurkoa) eta pertsona eta lanbide-erakunde batzuekin eta gaian aditu direnekin eginiko zenbait fororen bidez orientazioa eta edukia ematea Zaintzaile Ez Profesionalei Laguntza emateko Euskal Estrategiari (2020-2024). Estrategia, zehazki, aurreikusitako topaketetako ondorioetatik abiatuta prestatuko da.
Bat datorren proiektua
Beatriz Artolazabalek azpimarratu du ekimena XI. Legegintzaldi honen Gobernu Programarekin bat datorrela; gobernu-programak ardatz nagusitzat jo du giza garapen jasangarria, “Euskadi Europako eskualde berritzaile gisa finkatzea, gobernantza publikoaren arloan, eta zahartze aktiboa eta belaunaldien arteko elkartasuna sustatzea”.
Gainera, Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiarekin (2015-2020) bat dator; estrategiak, lehen arloan, Euskadin gizarte-aldaketa eta antolamendukoa sustatzeko helburua jaso du, biztanleriaren egiturarekin eta bertan zahartzen diren pertsonen eginkizunarekin bat datorren gobernantza-eredua sortuko duena, bai politika publikoen eremuan, bai pribatutasunaren eremuan. Hori horrela, honako hau nabarmendu du: “Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Estrategia eta AGENDA Nagusi beste aurrerapauso bat gehiago dira, aurrez aurre dugun erronka lortzeko”.
“Eusko Jaurlaritzaren eta herritarren artean batera diseinatu dugun gobernantza-estrategiak erakunde publikoa buru duen eredua sustatzen du, baina horrek, bertako egituran, agenda publikoan gizarte zibilean sortutako proposamenak sartzeko aukera aurreikusten du”, esan du Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak.
Agenda Nagusiren ezaugarri nagusia da parte-hartzearen fokua agenda politikoan dagoen gai batean oinarritzen dela; horrela, erakunde-konpromisoa sortzen da. Nagusiekin arlo publikotik eta sozialetik parte hartzeko eredua da eta, sailburuak gogora ekarri duenez: “xedea Gobernuaren Agendaren eta Herritarren Agendaren arteko topagune izatea da”.
Pertsona Nagusientzako Gobernantzarako Euskal Estrategiaren bidez, “politikak eraginkortasun eta efikazia handiagoz kudeatzen laguntzeaz gainera, adinekoen inguruko kontu publikoak kudeatzeko modu berria ere sustatzen da, gobernatzaileen eta herritarren arteko harreman-esparru berria”.
-
2019-06-03
Comentario de Twitter:
#ageing https://t.co/nxp6MTirZB Artolazabal:“AGENDA Nagusi, oportunidad para que quienes envejecen definan problema… https://t.co/Rqfm7UMGo7