Eu

Eusko Jaurlaritzak eta Vitoria-Gasteizko udalak berritu egin dute KZgunea zentroen hitzarmena

2019.eko ekainak 03
  • KZgunea zentroen sarea osatu da, hitzarmenean Zabalganako gizarte-etxe berria sartu ondoren
  • Hitzarmenak KZGunea zentroetako jendeari arreta emateko langileenganako jarrera bortitzen aurrean prebenitzeko eta jarduteko plana hartu du kontuan

EJIE - Eusko Jaurlaritzako Sozietate Informatikoak eta Vitoria-Gasteizko Udalak, gaur, gizarte-etxeetan dauden KZgunea zentroak irekitzeko, erabiltzeko eta horien aprobetxamendurako eta, ondorioz, espazioen jabari-emakida egiteko hitzarmena berritu dute.  

Alex Etxeberria EJIEko zuzendari nagusiak eta Isabel Martínez Partaidetzako eta Gizarte Etxeetako jarduneko zinegotziak sinatu dute. Hitzarmenak hiru nobedade dituenez, eguneratu egin da.

Lehenengo eta behin, hitzarmenak Zabalganako gizarte-etxe berria barne hartzen du eta, horrela, KZgunea zentroen sarea osatzen da. Bertan, honako hauek sartzen dira: Aldabe, Arriaga, El Pilar, Hegoalde, Iparralde, Lakua, Salburua eta Ibaiondo.

Gainera, KZgunea proiektua Informazioaren Sozietatearen inguruko Euskadiko hirugarren Planaren barruan sartzen da, 2020rako Agenda Digital Euskadi izenekoa (AD@20). Agenda hori plan estrategiko, integral eta diziplina anitzeko bilakatu da, eta helburu du IKTen, Informazio eta Komunikazio Teknologien, abantailak aprobetxatzea, gizarte-orientazioko bi helburu betetzeko: lehiakortasuna hobetzea eta herritarren ongizatea eta bizi-kalitatea hobetzea. Hori horrela, Kzgunea eta bere ezarpen zabala Agenda Digitalari bere helburu guztiak zabaltzeko aukera ematen dion aliatu esanguratsu bilakatzen da.

Azkenik, alde bietatik egiaztatu da Vitoria-Gasteizko Udalean Kzgunea zentro horiek irekitzeko, erabiltzeko eta aprobetxamendurako lankidetzaren jatorria; horietan prestakuntza-programak eta KZguneak eskaintzen dituen gainerako zerbitzuak garatuko dira. Gainera, EAEko KZGunea zentroetako jendeari arreta emateko langileenganako jarrera bortitzen aurrean prebenitzeko eta jarduteko plana hartu du kontuan; hori 2018ko uztailaren 3an onetsi zen. Udalak plan hori kontuan hartu nahi du zerbitzu hori ematen duten gizarte-etxeetako espazioetan, zentroetan dauden gainerako espazioetan bezala eta ondorio berekin.

Hiru nobedade horien ondorioz, hitzarmena eguneratu da, eta, hori dela eta, aldeen artean beste berri bat sinatu behar da, gai horretan administrazio publikoen arteko lankidetza arduratsua xede izanik, programa horren garapenari bide eman ahal izateko, bertan ageri diren eskakizun eta baldintzei jarraikiz.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak