Eu

Pedro Azpiazuk 2018ko Bonu Jasangarriaren eraiginaren berri emango die Europako inbertitzaileei eta topaketa izango du norvegiako funts subiranoarekin

2019.eko ekainak 01

PEDRO AZPIAZUK 2018KO BONU JASANGARRIAREN ERAGINAREN BERRI EMANGO DIE EUROPAKO INBERTITZAILEEI ETA TOPAKETA IZANGO DU NORVEGIAKO FUNTS SUBIRANOAREKIN

 

  • Ogasun eta Ekonomia Sailburuak ekainaren 4an aurkeztuko du eragin-txostena Parisen
  • Javier Arnaez Finantza Zuzendariak topaketak izango ditu inbertitzaileekin ekainaren 4an Frankfurten eta Munichen, eta ekainaren 5ean Amsterdamera joango da
  • Ekainaren 5ean bilera egingo da Norvegiako Funts Subiranoaren arduradun nagusiekin Oslon

Pedro Azpiazu Ogasun eta Ekonomia Sailburuak, 2018ko Bonu Iraunkorrak ekonomian, gizartean eta ingurumenean izan duen eraginaren berri emango du Europako inbertitzaileen aurrean, ekainaren 4an, Parisen. 500 milioi euroko balioa izan zuen jaulkipena duela urtebete izan zen. Eusko Jaurlaritzak garai hartan bere gain hartu zuen konpromisoa, Bono Jasangarriarekin aurrera eramango ziren politika publikoen eragin-txostena egitea izan zen eta, 12 hilabete geroago, balorazioa, finantza produktua aurkeztu zen hiri berean egingo da.

“Euskadi Bonu Jasangarriak”, 2030 Agenda ezartzea eta Nazio Batuen Garapen Jasangarriaren Helburuak lortzea bultzatzen du. Finantzatu beharreko programen aukeraketa Eusko Jaurlaritzako Jasangarritasun Bonuen Batzordeak egin du. Batzordea Ogasun eta Ekonomia Saileko lau ordezkarik eta Sail hauetako ordezkari banak osatzen dute: Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza, Enplegua eta Gizarte Gaiak, Osasuna eta Hezkuntza.

Sailburuarekin batera joandako ordezkaritza Alberto Alberdi Ekonomia, Finantza eta Aurrekontu Sailburuordeak; Jordi Campás Ekonomia eta Plangintza Zuzendariak; eta Yurdana Burgoa Gabinete Zuzendariak osatzen dute.

Beste alde batetik, Javier Arnaez Finantza Zuzendariak bilerak izango ditu inbertitzaileekin egun berean, Frankfurten eta Munichen, 2018ko Bonu Jasangarriaren eragin-txostena aurkezteko eta finantza produktu mota horren etorkizuneko inbertitzaile posibleekin lehen harremanak izateko. Hurrengo egunean, ekainaren 5ean, Arnaez Amsterdamera joango da, helburu berberarekin.

 

NORVEGIAKO FUNTS SUBIRANOA

Ekainaren 5ean, asteazkenean, Azpiazu Sailburuak eta bere taldeak bilera izango dute Norvegiako Inbertsio Funtsaren, NORGESen, arduradun nagusiekin, Funts horrek 2019ko Euskadi Bonu Jasangarriaren %10 eskuratu eta gero, 60 milioi euroren truke.

Bilera horretan Pauli Mortensen Errenta Finko eta Errenta Aldakorreko Trading Arduradunak, Lars Christian Kvitvang Bonu Subiranoen eta Azpi-Subiranoen Trading Arduradunak, eta Goeril Havro Ekonomista Buru eta Ikerketa Arduradunak hartuko dute parte.

 

 

Vitoria-Gasteizen, 2019ko ekainaren 1ean

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak