Berriak Hezkuntza
Eu

ID Arte, Arte Eta Goi Mailako Diseinu Eskola: sarrera frogetarako eta plaza eskaera egiteko epea zabalik da

2019.eko maiatzak 31
  • ID Arte eskolak Betoñoko egoitza berrira aldatuko du egoitza 2019-2020 ikasturtean
  • Ikasketen eskaintzan Goi Mailako Prestakuntza Ziklo berri bat izango du datorren ikasturtean: Animazioa

Gasteizko ID Arte eskolak (Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskolak) zabalik dauka dagoeneko sarrera probetarako izena emateko epea, ekainaren 4ra arte, datorren 2019-2020 ikasturtean ikastetxe honek eskaintzen dituen ikasketak burutzeko interesa duen pertsona ororentzat. Plaza eskaera egiteko epea berriz, ekainaren 10era arte izango da zabalik. ID Arte da EAEn Goi Mailako Diseinu ikasketak egiteko aukera eskaintzen duen zentro bakarra.

Datorren 2019-2020 ikasturtean, gainera, bi berritasun garrantzitsu izango ditu ID Artek. Batetik, egun Gasteizko Zaramaga auzoan duen eraikina utzi eta egoitza berrira aldatuko da eskola, Betoñuko Komentua izan zenera. Eta bestetik, ikasketa berri bat eskaintzen hasiko da: Animazioko Goi Mailako Prestakuntza Zikloa.

Bere ikasketen eskaintzan, ID Artek Goi Mailako Prestakuntza Zikloak nahiz Diseinuko Goi Mailako Ikasketak eskaintzen ditu:

-Goi Mailako Prestakuntza Zikloak (2 urtekoak)

  • Argazkigintza
  • Ilustrazioa
  • Animazioa (berria)

-Diseinuko Goi Mailako Ikasketak, 4 urtekoak (unibertsitate graduen pareko titulazioa dute):

  • Diseinu grafikoa
  • Barne diseinua

Sarrera probak

Irakaskuntza Artistikoak izaki, nahitaezkoa da sarrera probak egin eta gainditzea ikasketa hauek burutu ahal izateko. Sarrera probetatik salbuetsia izateko behar den titulazioa ez duen pertsona orok izena eman beharko du ekainaren 4a azken eguna dela, eta plaza eskaera egin beharko du gainera, ekainaren 10a baino lehen.

Sarrera probetarako izenematea eta plaza eskaera egitea bi prozesu ezberdin dira. Biak bete behar dira. Sarrera proba egitetik salbuetsia izateko titulazioa duenak, plaza eskaera bakarrik egin beharko du.

  • Ikusi hemen Goi Mailako Prestakuntza Zikloetarako sarrera proben, baldintzen, titulazioagatiko salbuespenen edo epeen inguruko informazio guztia.
  • Eta hemen ikus daiteke Diseinuko Goi Mailako Ikasketen inguruko informazio hori bera.

Sarrera probak ekainaren 10 eta 11n egingo dira, ID Arteren egungo egoitzan.

Ikastetxe honek eskaintzen dituen ikasketa guztien inguruko informazioa, edo sarrera proben inguruko guztiak, ID Arteren webgunean kontsulta daitezke.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak