Berriak Osasuna
Eu

Euskadin bainu-denboraldi ofiziala hasiko da uraren kalitate-estandarrak betez

2019.eko maiatzak 31
  • Astero 41 bainu-eremutan laginak hartuko dira mikrobiologia-analisia egiteko, eta hondartza-inguruetako zerbitzu- eta garbiketa-egoera ebaluatuko da
  • Osasun Sailak, URAk eta hiri-saneamenduaren erakunde kudeatzaileek batera informatuko dute euri mardulek eragindako epe motzeko kutsadura gertakariren bat ematen denero

 

Euskadiko kostaldean bainu-denboraldia hasiko da bihar bete beharreko kalitate-eskakizunak betez. Kostaldean 36 bainu-eremu daude eta Ullibarri-Ganboan beste 5, eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak egindako jarraipenaren arabera, horietako 35 eremuk ur-kalitate bikaina dute; beste bostek ona, eta azken batek nahikoa. Beraz, kostaldeko uretan eta ur-kontinentaletan bainu segurua bermatua dago.

Bainu-denboraldiro legez, Osasun Sailak laginak hartuko ditu mikrobiologia-analisia egiteko 41 bainu-eremutan, eta uren kalitatearen berri emango du. Hondartzetako uren kalitatea, orohar, oso ona da, baina bainu-denboraldian gerta daiteke noizean behin egoera hori aldatzea: baldintza meteorologiko bortitzengatik.

Gogoraraztekoak dira, adibidez, iazko bainu-denboraldi ofiziala irekitzearekin batera eman ziren euri mardulak. Izan ere, araudiak epe motzeko kutsadura gertakariak deitzen dituenak sorrarazi zituen bainu-eremu ofizialetatik gertu diren kostaldeko uretan. Bapateko ur-emari handitzearekin batera, eskualdeko saneamendu-sistemen edota udal saneamendu-sareen gainezkatzeak ematen dira, zein arroaren berezko jariatze-urak (hiri zein landa eremuetan) arroan metatutako zikinkeria eta hondarrak kostaldera garraiatzen ditu. Epe motzeko kutsadura gertakari horiek ez ohiko egoerak dira, euri mardulekin zerikusi zuzena dute, eta, oro har, 72 ordu baino gutxiago irauten dute.

Eskualdeko saneamendu sistemen kasuan gainezkatzeak ematen dira, izatez, ezin baita ez ohiko euri ur mardulekin nahastutako hondakin-ur guztiak tratatzeko  kolektore-sistema eta arazte-azpiegiturak eraikitzea. Halako gertakariak, ondorioz, saneamendu sistemen baimenetan jasotzen da, baldintza eta betebehar zorrotzekin.

Aurrerantzean, Osasun Sailak, URAk eta hiri-saneamenduaren erakunde kudeatzaileek batera informatuko dute euri mardulek eragindako epe motzeko kutsadura gertakariren bat emango denero, horrelakoren baten berri izandakoan.

Halakoetan, isurketa-baimenak dioenari men eginez, saneamendu-sarearen erakunde kudeatzaileek Osasun Publiko eta URAri jakinaraziko diete gainezkatzeak zein puntutan eman diren, gainezkatzearen iraupena eta zenbateko emaria isuri den.

Bainu-denboraldian zehar halako gertakariren berri ematen denero, Osasun Publikoak bainurako urak berriro aztertuko ditu, eta analisi-emaitzen berri emango die bainu-eremuak kudeatzen dituztenei. Halaber, zaintza-lan horiek martxan izango ditu, ohiko analisia-emaitzak lortu arte.

Bestetik, Uraren Euskal Agentziak isurketa-baimena betearazteko jarraipena egingo die erakunde-kudeatzaileei: besteak beste, azken horiei dagokien saneamendu-sisteman iragazitako euri uren gehiengoari eustea, gainezkatzeak murrizteko neurriak hartzea, edota isuritako emarien murrizketa lanen jarraipena. Horren harian, hiri-urak kudeatzen dituzten erakundeek sare bereizleak (euri-urak eta saneamendua bereizteko) zabaltzeko lan garesti eta aipagarri bat egiten ari dira; baita ekaitz tangak ere (azken horien xedea da euri mardulek sortutako lehendabiziko emari horiei saneamendu-sisteman eustea, gertakaria igarotakoan, araztera bideratzeko, eta, hortaz, kutsadura murrizteko).

Gainezkatzeek sortutako epe motzeko kutsadura gertakari horiek urtean zehar izaten dira euri ur mardulek luzarora jotzen dutenero; baina ageriagokoak eta estutasun handiagoak sortzen dute bainu-denboraldian zehar ematen direnean.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak