Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal herritarrak ados daude aurreko foru- eta udal-hauteskundeetan bozkatu zutenarekin, eta ateratako emaitzak positibotzat jotzen dituzte

2019.eko maiatzak 31

Euskal herritar gehienak (% 95) ados daude maiatzaren 26an Batzar Nagusietarako eta Udaletarako hauteskundeetan bozkatu zutenarekin, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak gaur ezagutzera eman duen hauteskunde-osteko azterketa baten arabera. Bertan ere adierazten da herritarrek positibotzat jotzen dituztela bi hauteskunde horietan ateratako emaitzak. Landa-lana maiatzaren 27an eta 28an egin zen, azken bi hauteskunde-hitzorduetan euskal herritarrek izan zuten jokabidea ezagutzeko helburuarekin.

Azterketa horren arabera ere esan daiteke euskal herritarrek interes handiz jarraitu zituztela hauteskundeak. Hala, herritarren % 72k dio interes handiz edo nahiko interesez jarraitu dituela. 2015ean hauteskunde berberak egin zirenean herritarren interesa % 56koa izan zen.

 Gainera, galdetutakoen % 71k hauteskunde-kanpaina astean bitan edo hirutan, gutxienez, telebista bidez jarraitu zuen; % 54k egunkarien bidez eta % 36k irrati bidez. Herritarren % 40k kanpainari buruzko informazioa Internet edo sare sozialen bidez jarraitu zuen. Portzentaje hori % 72ra igotzen da gazteen artean. Horixe izan da, hain zuzen ere, adin-tarte horretan dauden herritarrek gehien erabilitako informazio-bitartekoa.

Informazio gehiago

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak