Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Basurtuko ospitaleak bere hirugarren azeleragailu lineala du

2011.eko martxoak 25

Pazientearen beharretara hobeto egokitutako dosia izango da, eraginkortasun terapeutiko hobea eta tratamendu osteko ondorio txar gutxiago izango dituena

Basurtuko ospitalak bere hirugarren azeleragailu lineala inauguratu du, Azeleragailu lineal berriarekin erradioterapia-teknika modernoak gehituko dira, horretarako hautatutako gaixo onkologikoak tratatzeko, hala nola IMRTa (intentsitate modulatuko erradioterapia) eta IGRTa (irudi bidez gidatutako erradioterapia). Horiei esker, tumoreari aurre egiteko dosia handitu, eta, halaber, ehun osasuntsuetan dosia gutxitu ahal izango da. Hortaz, pazientearen beharretara hobeto egokitutako dosia izango da, eraginkortasun terapeutiko hobea eta tratamendu osteko ondorio txar gutxiago izango dituena.

Azeleragailu hori gehituta, Osakidetza-sareak 6 azeleragailu lineal izango ditu Bizkaian: 3 Basurtuko ospitalean eta 3 Gurutzetako ospitalean. Horrek berehalako sarbidea emango die pazienteei, ia itxarote-zerrendarik gabe. Erradioterapia onkologikoa da, kirurgiaren atzetik, minbiziaren kontrako bigarren terapia eraginkorrena. Sendaketen % 25 eragiten du (berak bakarrik edo beste terapia batzuekin batera), eta ekarpen handia izan da aringarrien eremurako.

Basurtuko ospitaleko azeleragilu lineararen inaugurazioa gaur goizean, Bilboko ospitalean bertan. Inaugurazioan Osasun eta Kontsumo sailburuak, Rafael Bengoak, eta Osakidetzaren zuzendari nagusiak, Julián Pérez Gilek, parte hartu dute.

Sektoreko diseinu trinkoena eta tratamendu-gaitasun aurreratuena uztartzen dituen konponbidea da Artiste MVision erradioterapia-sistema; izan ere, paziente onkologikoaren egoeretara egokitu daiteke uneoro. Dosimetria dualeko kontrol-sistema du. Elektroi-sorta ezin hobeto sortzea eta dosi linealak ematea ahalbidetzen du, eta, era berean, x-izpien kutsadura gutxiago igortzen, elektroi-tratamenduetan. Segurtasun-tenporizadorea du, eta automatikoki kalkulatzen du erradiazio- denbora. Estalki intsonorizatua du: ez du hotsik ateratzen, pazientea erosoago senti dadin.

Azeleragailu lineala ospitaleko erradioterapia-eremuan kokatzeko, berritze-lanak egin behar izan dira, eta horretarako garai bateko liburutegiak hartzen duen lekua erabili da. Bunker bat egin da: hormigoizko egitura-hormak, erradiaziotik babesteko hormak eta fisikari adituek adierazitako ezaugarriak zituzten hormak egin dira. Beste komunikazio-tunel bat egin da, erradioterapia-zerbitzua eta Iturriza pabiloia eta kanpo-kontsulten eraikina elkarrekin komunikatzeko, jatorrizko tunelaren parte bat azeleragailu berriak hartu baitu. Azeleragailuen kontrola bateratu egin da; horretarako, beste bat eraiki da 2. eta 3. azeleragailuetarako, eta 2. azeleragailuaren aurreko kontrolgunea, zerbitzurako beste bi bulego eraikitzeko erabili da. Beste bi kabina egin dira (bat minusbaliatuentzat)

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Consejero de Sanidad y Consumo, Rafael Bengoa, y el director general de Osakidetza, Julián Pérez Gil.