Eu

Gobernuak, aste honetan, Euskadiko Administrazio Orokorrean 5 lan-poltsa osatzeko hautaketa-prozesu berria irekiko du

2019.eko ekainak 02
  • Mendekoen kidegorako, “aplikazio informatikoen garapena” aukerako laguntzaile teknikarietarako eta goi-mailako kidegoko hiru espezialitate kontratatzeko poltsak dira: informazioaren sistemak eta teknologiak, zuzenbidea eta ekonomia zientziak
  • Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak berretsi egiten du Eusko Jaurlaritzak gazteentzako enplegu publikoaren aukerekin eta plantillak berriztatzearekin duen konpromisoa

Eusko Jaurlaritzak bihar irekiko du, astelehenean, ekainaren 3an, euskal administrazio orokorraren bost lan-poltsatan sartzeko hautaketa-probetan izena emateko epea. Hautaketa-prozesua Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeak - IVAPek egingo du. Eskabideak aurkezteko epea ostiralean itxiko da, ekainaren 7an. Interesdunek deialdi honen xehetasun guztiak, bihartik aurrera, IVAPen webgunean kontsulta ditzake (www.ivap.euskadi.eus) edo, bestela, aurrez aurre, IVAPek Vitoria-Gasteizen, Bilbon, Donostia-San Sebastianen eta Oñatin dituen bulegoetan.

Eusko Jaurlaritzak espero du lehen probak uztaileko lehen asteburuan egin ahal izatea eta, horrela, lan-poltsak irailaren amaierarako eratuta egotea. 

ESKAKIZUNAK

Bost lan-poltsa horien hautaketa-prozesuan sartzeko, interesdunek honako eskakizun hauek bete beharko dituzte, hizkuntza-eskakizun eta titulazioei dagokienez:   

  • Mendekoen kidegoa:
    • hizkuntza-eskakizuna
    • Titulazioa: ez da titulazio berezirik behar
  • Laguntzaile teknikoen kidegoa, “aplikazio informatikoen garapena” aukera
    • hizkuntza-eskakizuna
    • Titulazioa: Deialdiaren oinarrietan zehazten diren lanbide-prestakuntzakoetatik edozein; bihartik aurrera egongo dira kontsultatzeko IVAPen webgunean.
  • Goi-mailako teknikarien kidegoa, “informazioaren sistema eta teknologien eskala” aukera
    • Hizkuntza-eskakizunik gabe
    • Titulazioa: lizentziatura, ingeniaritza, arkitektura edo gradua
  • Goi-mailako teknikarien kidegoa, “Zuzenbideko lizentziatura” aukera
    • hizkuntza-eskakizuna
    • Titulazioa: Zuzenbideko lizentziatura edo gradua
  • Goi-mailako teknikarien kidegoa, “Ekonomia Zientzietako lizentziatura” aukera
    • Hizkuntza-eskakizunik gabe
    • Titulazioa: Ekonomia Zientzietako lizentziatura edo deialdiaren oinarrietan zehazten diren graduetako edozein; bihartik aurrera egongo dira kontsultatzeko IVAPen webgunean. 

KALITATEKO ENPLEGU PUBLIKOA

Bost lan-poltsa berri horien deialdia Eusko Jaurlaritzak enplegu publikoarekin duen konpromisoaren ondorioz sortu da. Andrés Zearreta Funtzio Publikoko sailburuordeak honako hau gogorarazi du: deialdi berrien bidez “bermatu egiten dugu kalitateko zerbitzu publikoaren jarraipena eta, horrela, administrazio publikoan lanbide-karrera garatu nahi duten pertsonek hurrengo enplegu-eskaintza publikoetarako behar den esperientzia eskuratuz garatu ahal izatea ere bermatzen dugu”. Era berean, Zearretak honako hau nabarmendu du: “pixkanaka, plantillak gaztetzea lortzen ari gara, pertsona berriei prestakuntza ematea eta funtzionarioen belaunaldi-erreleboa bermatzea”. Zehazki, “Gobernantza eta Berrikuntza Publikoko Plan Estrategikoak (PEGIP 2020), helburuen artean, euskal administrazio publikoaren zerbitzura dauden langileen gaztetzea jaso du. Andrés Zearretak gogorarazi duenez, “enplegu publikoaren kualifikazioa funtsezkoa da, herrialdearen ekonomia- eta gizarte-garapenerako. Ezin da herrialde modernoa, irekia eta aurreratua ulertu, funtzio publiko eskudunik ez badu eta zerbitzu publikoarekin konprometituta ez badago. Lan-poltsak sortzeak konpromiso horri eusten lagunduko digu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak