Berriak Osasuna
Eu

Nekane Murgak esklerosi anizkoitzari heltzeko alderdi guztiak sendotzearen aldeko apustua egiten du –asistentzia, farmakoak, ohitura osasungarriak eta ikerketa–

2019.eko maiatzak 30

Osasun sailburuak, gaur, gaixotasun horren inguruko Mundu Eguna dela eta antolatu den jardunaldian parte hartu du, eta eremu horretan lan egiten duten euskal elkarteen lana babestu eta goraipatu du

 

Nekane Murga Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak bere Sailak Esklerosi Anizkoitzari heltzeko alderdi guztiak sendotzeko duen konpromisoa berretsi du. 

Murgak, gaur, Euskadiko Esklerosi Anizkoitzaren fundazioak gaixotasunaren inguruko Mundu Eguna dela eta Bilbon antolatu duen jardunaldian parte hartu du, eta eremu horretan lan egiten duten euskal elkarteei babesa erakutsi die. Horrela, gaixotasun hori jasaten duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen duten funtsezko eginkizuna nabarmendu du. Gaixotasunaren frekuentzia gero eta handiagoa da; 100.000 biztanleko 120 kasu inguru daude, eta emakumeetan ohikoagoa da.

Euskadi erreferentziazko erkidegoa da asistentzia-eremuan; erreferentziazko zentroa dago bertan, Basurtoko Unibertsitate Ospitalea, eta Osakidetzako ospitale guztiek dituzte erreferentziazko medikuak esklerosi anizkoitzean, eta horiek pazienteen etengabeko segimendu zorrotza egiten dute.

Sailburuak esan duenez, euskal osasun-sistemak saiakuntza kliniko ugaritan parte hartzen du estatu- eta nazioarte-mailan, eta, gaur egun, berrogeita hamar ikerketa-proiektu baino gehiago ditu aktibo, ia milioi bat euroko finantzaketarekin. Zehazki, Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia Osasun Ikerketako Institutuek zenbait ikerrildotan lan egiten dute, aldi berean eta elkarren osagarri. Besteak beste: gaixotasunaren jatorrira bideratzen direnak; kanpo-baldintzatzaileak, esaterako, dieta edo tabakoaren kalteak; haur eta gazteen inguruko ikerketa zehatza; edo xede terapeutiko eta biomarkatzaile berriak bilatzea.

Era berean, Osakidetza aitzindaria da une bakoitzean dagoen medikamentu eraginkorrenak sartzen.

Aldi berean, Nekane Murga sailburuak osasun-ohituren sustapenean sakontzen jarraitzeko beharra nabarmendu du, bai dieta, bai ariketa fisikoa, bai tabakoa uztea.

 

2019ko maiatzaren 30a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau