Eu

Mugaz gaindiko informazio egunak mugaz gaindiko enpleguaz dena jakiteko

2019.eko maiatzak 29
  • Datozen ekainaren 6 eta 7an Hendaian iraganen dira mugaz gaindiko jardunaldiak.
  • Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak eta CARSAT Aquitaine erakundeak antolatzen dituzten jardunaldiek mugaren alde batean edo bestean jadanik lan egiten edo lan egitea pentsatzen duten pertsonak dituzte helburu.

Hendaia 29 05 2019

Akitania-Berria Euskadi Nafarroa Euroeskualdeak eta CARSAT Aquitaine erakundeak datozen ekainaren 6 eta 7an bi informazio egun antolatzen dituzte, administrazio, legedia, zerga sistema eta mugaz gaindiko langileen gizarte segurantza alorretako adituekin lankidetzan.

Jardunaldi hauek jende orori irekiak dira, urririk, Hendaiako (Lapurdi) ABEN Euroeskualdearen egoitzan. Bisitariek mugaz gaindiko lanaren berezitasunez argibideak jaso eta adituekin trukatzeko aukera izanen dute: zerga sistema, lan-zuzenbidea, erretreta, gizarte segurantza, eta abar.

Zergak, enplegua, erretreta, osasun segurentza, familia laguntzak…

Jardunaldi hauen helburua da, mugaz beste aldera bizitzera edo lan egitera joateak langilearentzat eta bere familiarentzat eragin ditzakeen ondorioez informazioa ematea. Horretarako honako arloak izanen ditugu aipagai (gizarte segurantza, familia laguntzak, zerga sistema) ororen buru, norberak bere egoerari doakion edo doakiokeen eskubiderik gal ez dezan eta bere betebeharrez jabetu dadin.

Leku bakar batean, bisitariek Gipuzkoa eta Nafarroako zerga administrazioetako eta frantziar Finantza Publikoetako Zuzendaritza Nagusiko adituak izango dituzte argibideak emateko. Halaber, Lanbideko (Euskadi), Nafarroako Enplegu Zerbitzuko eta Pôle Emploi-ko (Akitania-Berria) langileek enplegua, lanbide formakuntza eta langabeziari buruzko argibideak emango dituzte.

Azkenik, gizarte segurantza, osasun segurantza, erretreta eta familia laguntza prestazioei erantzuteko hor izango ditugu, INSS (Instituto Nacional de la Seguridad Social) eta frantziar administrazioko zerbitzuak: la CARSAT Aquitaine (Erretreta eta Laneko Osasunaren Segurantza), CPAM (Osasun segurantza), l’URSSAF (Langileen kotizazioak jasotzen dituen erakundea) eta CAF (Familia Laguntzen Kutxa

Enplegu aben proiektua

EMPLEO proiektua 2017an sortu zen. Geroztik hainbat ekintza eraman ditu hiru eskualdeen arteko harreman profesionalak errazteko. Honela, 2017ko abenduan, mugaz gaindiko enpleguari buruzko lehenengo ikerketa egin eta 2018an argitaratu zuen.

EMPLEO AE « Europa Azkartu - Euroeskualdeko enplegu arro baten Garapena» proiektuak – %65ean Europako INTERREG POCTEFA (DG REGIO) diru-laguntza eskuratu duena, 250 000 €ko aurrekontu batekin – mugaz gaindiko enpleguaren errealitatea aztertzeko xedea du, ondotik mugaz gaindiko esparruan lanean ari den jendearen baldintzak hobetzeko gomendioak egiteko helburuarekin.

Informazio baliagarriak

2019ko ekainaren 6ean ostegunarekin,09:30 - 13:00 eta 14:30 - 17:00; 2019ko ekainaren 7an ostiralarekin,09:30 - 13:00; Akitania-Berria Euskadi Nafarroa LLET-aren egoitzan; Leku Eder karrika 18, Joncaux industrialdea - 64700 Hendaia. Denei Irekia. Informazio gehiago hemen: www.empleo-info.eu

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak