Eu

Parte hartze arrakastatsua GENVCE jardunaldiean landa egunean

2019.eko maiatzak 29

3.000 profesional gerturatu dira gaur NEIKER-Tecnaliak Gauna herrian kudeatzen duen “Ilarra” finka esperimentalera

Labore Estentsiboen Berrikuntza eta Transferentzia Jardunaldi Nazionalak, GENVCE 2019, NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Garapen eta Ikerketarako Euskal Erakundeak antolatuta, Zereal Aldaera Berriak Ebaluatzeko Taldearekin (GENVCE) eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioarekin batera, parte hartze arrakastatsuarekin bukatu dira gaur.

Erkidego autonomo guztietatik iritsitako 3.000 nekazari hurbildu dira NEIKER-Tecnaliak Arabako Gauna udalerrian kudeatzen duen “Ilarra” finka zabalera, neguko labore estentsiboen inguruko berrikuntza eta transferentziaren inguruko azken nobedadeak ezagutu ahal izateko.

Gaunako lursailetan 19 labore estazio diseinatu dira, eta, han, hainbat gai azalduko dizkiete parte hartzaileei, hala nola gari, garagar, zekale, tritikale, koltza eta abarren azken barietateak, fitosanitarioen azken nobedadeak erakusteko saiakuntza agronomikoak aurkeztu dira, eta lekadunen estazio bat ere erakutsi da, animaliak elikatzeko bazkarik onena lortzeko saiakuntzekin.

Arreta berezia merezi du jardunaldiaren gune komertzialak, hazi, fitosanitario, ongarri eta bestelako sektore batzuetako enpresa nagusiek eta hainbat kooperatiba eta elkartek 32 karpa jarriko baitituzte. Jardunaldian zehar euren nobedadeak erakutsiko dituzte, eta parte hartzaileek bertatik bertara egiaztatu ahal izango dute barietate, fitosanitario eta ongarri horien portaera agronomikoa.

Jardunaldiko bi une goren programatutako erakustaldiak izango dira. Lehenengoan nekazaritzan erabiltzeko droneen azken teknologia erakutsiko da, ongarritzeko aplikazio praktiko batekin, droneak lortutako informaziotik abiatuta. Bigarrenean, azken belaunaldiko teknikekin belar txarrak jorratzeko erakustaldi bat egingo da. Halaber, sastrakak kontrolatzeko prototipo berritzaile bat ikusi ahal izango da martxan.

Informazio gehiago: www.genvce2019.com

NEIKER- Tecnalia

NEIKER-Tecnalia, Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Erakundea Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko sozietate publiko bat da. NEIKERen ahalegina nekazaritzako elikagaien sektorea berritzera zuzentzen da, hainbat ardatzetan, betiere irtenbide berritzaileak eta transferigarriak emateko, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzako produkzio sistemen lehiakortasuna hobetzeko. Jarduera horien emaitzek laguntzen dute nekazaritzaren sektorean etengabeko hobekuntza eta berrikuntza garatzen, esaterako: ekonomiatik bioekonomiarako konbergentzia lortzeko soluzioak sortzea, nekazaritza-abeltzaintza eta basogintzaren sektorean medikamentu eta fitosanitarioen arrazionalizazioa lortzea, datu prediktiboen eta zientifikoki aurreratuen modelizazioa eta tratamendua egiteko tresnak sortzea, edo laboreetako teknikak bilatzea produktu berriak sortzeko, naturalagoak, osasungarriagoak, sentsorialki hobetuak eta tokian-tokian sustraituak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak