Eu

Beatriz Artolazabal Samaniegoren alegien irakurraldian, adimen-desgaitasuna duten pertsonen “Har Eman” elkarteko kideekin batera

2019.eko maiatzak 28
  • “Poetak maiatzean” programa Vitoria-Gasteizko Artium museoaren ingurunean eta Arabako zenbait udalerritan garatzen da

 

VG 2019 V 28

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburua, gaur goizean, Félix María de Samaniegoren alegien irakurraldian izan da, adimen-desgaitasuna duten pertsonak batzen dituen Har Eman elkarteko kideekin batera. Irakurraldia “Poetak maiatzean” programaren barruan sartzen da, eta Vitoria-Gasteizko Artium museoaren ingurunean garatzen da.

 

Har Emaneko buru Felipe Ibarraran da, eta “gizarte irekia eraikitzeko oinarriak ezartzen ditu, non gizabanakoak berez jomuga baitira, beren gertakari bereziak aintzat hartu gabe, Zientzia, Unibertsitatea, Teknologia eta Enpresa batuz, beren lorpenak gizarte-izaerakoak izan daitezen eta, horrela, komunikazio-harremanak hobetu ahal izateko, gizarte-bilakaera eta -berrikuntza sustatzen dituen herritarren parte-hartzearen gako gisa”.

 

Beatriz Artolazabal egile arabarraren alegien irakurraldi publikoan izan da, Har Eman elkarteko beste boluntario eta desgaitu batzuekin batera. Urtean zehar, “super irakurleak” izeneko jarduera antolatzen dute, euskal hiriburuan desgaitasuna duten gazteen arreta eta ulermena sustatzeko.

 

Artolazabalek zorionak eman dizkie Har Eman-Helios irakurketa-taldeari eta Poetak maiatzean programako arduradunei, “adimen-desgaitasuna duten pertsonen inklusiorako ekimen handiari eskainitako ahaleginagatik eta konpromisoagatik”.

 

Poetak maiatzean” jaialdian, 500 pertsonak baino gehiagok sustatzen dute poesia Vitoria-Gasteizen eta Arabako udalerrietan. Jaialdia maiatzaren 8aren eta 30aren artean da, honako espazio hauetan, besteak beste: museoak, hiriburuko Alde Zaharreko etxarteak, ikastetxeak, komentuak, zinemak, tranbia, arrapala mekanikoak edo portaleak. 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Felipe Ibarraran, Nerea Melgosa, Teresa Castro, José Abaroa, Juan José Monago