Berriak

Nitrato-metatzeak beherantz egiten jarraitzen du Gasteizko Nitratoengatik kutsatzeko arriskuan dagoen eremuan

2019-05-28

Laurogeita hamargarren hamarkadaz geroztik nekazaritzatik datozen Nitratoengatik kutsatzeko arriskuan dagoen Gasteizko eremuan jarraipen estua egiten da; eta, hain zuzen ere 2018ko emaitzek adierazten dute azken urteetako joera baikorra jarraitzen duela eta ingurumen-helburuak maila altu batean betetzen direla. Hobekuntza hori nabarmenagoa da bereziki Ekialdeko eta Dulantziko sektoreetan. Era berean, Mendebaldeko sektorean, 2018an nitrato pilaketa txikiagoa da; hala ere, kontrolerako hainbat puntutan urteko batez besteko baloreetan beheranzko joera erakusten badu ere, ez da beheranzko joera hori kontsolidatzea lortu.

Abenduan egindako urteko kanpainaren emaitzek (27 puntu) nitrato pilaketaren beheranzko joera orokorra islatzen dute 2017arekin alderatuta eta iazko antzeko balioak ikusi dira. Ez dago punturik 50 mg/l-ko baliotik gora, eta bitan 40 eta 50 mg/l arteko nitrato balioak jaso dira.

Txostenaren esteka: Nitratoen edukia Nitratoengatik kutsatzeko arriskuan dagoen eremuan. 2018ko txostena 

Nitrato pilaketan eman den beheranzko joera horrek azalarazten duena zera da: nekazariek bere jarduerak nabarmen hobetu dituztela, besteak beste, erakundeek eremu-mota horientzat bultzatutako Ekintza Planetan ezarritakoaren harian. Halaber, emaitzek islatzen dute nekazaritza eta abeltzaintza sektorearen konpromisoa Nekazaritzako Politika Bateratu (NPB) berrian ezarritako ingurumen-helburuekin.

Eusko Jaurlaritzak Gasteizko akuifero hori nekazaritzatik datozen Nitratoengatik kutsatzeko arriskua duen eremu gisa izendatu zuen, 91/676/CEE Zuzentaraua jarraituz, hiru fasetan (1998, 2008, 2009). Horrekin batera, eremu hauetarako Ekintza Plan bat abian jarri zen, ongarritzeko jarraibide batzuk ezarriz: dosiari eta erabiltzeko moduari dagokienez. Uraren Euskal Agentziak 1998. urtez geroztik uren egoeraren jarraipena egiten du Gasteizko Lurpeko Ur Masan nitratoz kutsatzeko arriskua duen eremu horretan. Helburu nagusia da uretan eman den nitrato-metaketaren eboluzioa ezagutzea, horren bidez aztertu ahal izateko abian jarritako neurriek eragina izan ote duten. Lan horren emaitzak urtero plazaratu nahi dira, eboluzioaren berri eman aldera.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XI legealdia 2016 - 2020)