Berriak Osasuna
Eu

Osasun Sailak, aurten, 300.000 euro bideratu ditu, GIB/hiesaren, C Hepatitisaren eta sexu transmisioaren bidezko infekzioen prebentzioan eta kontrolean lan egiten duten irabazi asmorik gabeko erakundeetara (Gobernu Bilera 2019-05-28)

2019.eko maiatzak 28

Gobernu Kontseiluak, gaur, Nekane Murga Osasun sailburuaren agindua onetsi du; horren bidez, 2019an, GIB/hiesa, C hepatitisa eta sexu-transmisioaren bidezko infekzioa prebenitzeko eta kontrolatzeko jarduerak garatzen dituzten gizarte-ekimeneko eta irabazi-asmorik gabeko erakundeentzako laguntzen deialdia egin da. Laguntzak, guztira, 300.000 eurokoak izango dira.

Osasun Sailak, horrela ere, Euskadin erakunde horiek GIB/hiesaren, C hepatitisaren eta sexu-transmisioaren bidezko infekzioaren eremuan egiten duten lana sustatzen du, kontuan izanik ezinbestekoa dela administrazio publikoek infekzio horien transmisioa prebenitzeko eta dagoeneko birusaren eramaileak diren pertsonen egoera hobetzeko kausa komunean betetzen duten ekintzarekin batera.

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian agindua argitaratu eta biharamunetik aurrera.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko