Eu

Eusko Jaurlaritzak elga diruz lagunduko du, euskadiko lanaren etorkizuneko joerak eta aukerak identifikatzeko proiektuan (Gobernu Bilera 2019-06-04)

2019.eko ekainak 04
  • Gizarte-berrikuntzako proiektua da, eta esplotatu gabeko joerak eta aukerak identifikatzen ditu, enplegu-programen diseinua hobetzeko

Gobernu Kontseiluak, Beatriz Artolazabal Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak proposatuta, oniritzia eman dio ELGA - Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakunderako 130.000 euroko dirulaguntzari; horren bidez Euskadiko lanaren etorkizuneko joerak eta aukerak identifikatzeko proiektua garatzea da helburua.

Artolazabal sailburuak zehaztu duenez: “helburua da ELGArekin elkarlanean jardutea, Euskal Autonomia Erkidegoan etorkizuneko lanarekin zerikusia duten esplotatu gabeko joerak eta aukerak identifikatzeko, abiarazitako enplegu-programen diseinua hobetzeko. Lanpostuen eremuko joera zehatzei eta automatizazioak Euskadin izango dituen ondorioei buruzko informazio berria eta espezializatua ematea da xedea.

Proiektu horren bidez, sektore eta lanbide-jardueren araberako enplegu-modu berriak aztertuko dira, eta etorkizunean automatizaziorako ahulenak izango diren sektoreak identifikatuko dira. Halaber, lan-harremanen ereduak aztertuko dira, lanaren izaera aldakorrari erantzuteko; horretarako, langileei enplegu-modu berrietara egokitzen lagunduko zaie eta langabeziaren aurrean segurtasuna bermatuko da.

Proiektuan, gaitasunen eskaintza areagotzeko politikak garatuko dira; politika horiek langile nagusienei eta gazteei eta trebakuntza baxuko langileei zuzenduko zaizkie, bereziki, lan-merkatuan jarraitu ahal izateko. Beste analisi batek etorkizunerako lan-eskakizunak aipatuko ditu; horretarako, hobeto orientatuko ditu bai lan-merkatua bai gaitasunen garapen-programak, Euskadi balio handiagoko jarduera ekonomikoak dituen eskualde bilakatzeko.

Egoera aldakorra

“Euskal gizartea, Europako gainerakoa bezala, gizarte- eta lan- eta ekonomia-ingurune konplexuan eta aldakorrean dago murgilduta. Zenbait faktore, besteak beste globalizazioa, enpresa-kudeaketako ereduen inguruko aldaketak, aldaketa demografikoak eta teknologia berriak, enpleguan ageriko eragina duten faktoreak dira. Lan-merkatuak herrialde guztietan ari dira erabat eraldatzen; izan ere, lan egiteko beharrezko gaitasunak modu esanguratsuan ari dira aldatzen”, esan du Artolazabalek.

Beatriz Artolazabalen hitzen arabera: “giza baliabideen eremuko profesionalek agerian utzi dute lan egiteko modu berrietarako joera argia, eta aldaketa horiek dakarte gaur egun dauden lanpostuetako askok etorkizunean berregituraketa handiak jasan ahal izatea eta desagertu ere desagertu ahal izatea”. Lanpostuak digitalizatzeak eta automatizatzeak langileei malgutasun eta erresilientzia handiagoa eskatzen diete, lanaren izaera aldakorra dela aintzat hartuta”.

“Horrek eskatzen du enplegu-zerbitzuak eta gaitasunak garatzeko programak diseinatzeko eta gauzatzeko modua berriro planteatu behar dela, etengabeko ikasteko aukerak emateko. Egoera horretan, enplegu-politikak garrantzi handia du. 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak, jarduteko jarraibideetan, proiektu honi hertsiki lotutako zenbait jarduketa aipatzen ditu: gizarte-berrikuntza enplegua sortzeko aukera gisa; euskal RIS3an espezializazio sektorialaren apustua garatzea eta, horretarako, enplegua sortzeko duen gaitasuna sustatzea, eta modu inteligentean aprobetxatzea ekonomia digitalak eta ekonomiaren digitalizazioak eskaintzen dituzten aukerak”, esan du sailburuak.

Euskadik espezializazio adimendunaren alde egin duen apustuaren barruan, Artolazabalek honako hau espero du: “enplegua haztea, aukerakoak diren sektoreetan, bai funtsean nazioarteko merkatuetara bideratutakoetan, bai, batik bat, barne-eskaria hazteko ahalmena aprobetxatzearekin zerikusia duten tokietan”.

ELGA

Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundea gobernuaren barruko erakundea da; 1961ean sortu zen eta 35 herrialde ditu. Bere misioa da hura osatzen duten herrialdeetako ekonomia- eta gizarte-politikak koordinatzea eta munduan zehar pertsonen ekonomia- eta gizarte-ongizatea hobetzen duten politikak sustatzea. Lanbidek eta ELGAk enplegu-sistemen diseinuaren egokitzapena eta toki-eremuan gaitasunak –lan-munduari hobeto erantzuteko– sustatzeko proiektua elkarrekin sustatuko dute.

Proiektuaren lehen fasean Euskadin garatutako praktika onenak zein diren identifikatuko da, bai eta politikak eta etorkizunean zerbitzuen prestazioa hobeto planifikatzeko aukerak ere. ELGAk funtsezko ekonomia-garapeneko adierazleak, lanpostuak eta gaitasunak aztertuko ditu, Euskadi barruan ELGAko beste eskualde batzuen aldean dauden joerak erkatzeko. ELGAk elkarrizketak egingo dizkie EAEko enplegu-bulegoei, prestakuntzarako erakundeei, ekonomiaren garapenerako erakundeei, merkataritza-ganberei eta sindikatuei.

Proiektuaren amaierako fasea hamabi hilabete barru jarriko da ikusgai, eta behin betiko txostena prestatuko da orduan; hura aurkezteko, nazioarteko konferentzia egingo da, nazioarteko aditu eta profesionalekin. Bertan, esperientziak partekatuko dituzte, eta nazioartean abian izan diren programei buruzko informazioa emango dute.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2019.eko ekainak 10

    Estimado Javier, gracias por su aportación, la harmeos llegar a la dirección de Lanbide correspondiente.

  • @gananzia
    2019.eko ekainak 07

    Comentario de Twitter:
    Eso de que el Gobierno Vasco subvencione a la @OECD no te suena extraño? https://t.co/05m6wQuJmA

  • 2019.eko ekainak 04

    Diseñar también herramientas de evaluación de la gestión del negocio on-line envía alertas cumplimiento obligaciones acorde a normativa va saliendo según datos se van metiendo, debe haber en el mercado pero algo más simplificado para emprendeduría más principiante no se vea expuesta a sanciones de eso que se dice que la ignorancia es la madre del atrevimiento.

Komunikabideek behera kargatzeko