Eu

Eusko Jaurlaritzak 300.000 eurorekin finantzatuko ditu basogintzako bioekonomiako proiektu berritzaileak (Gobernu Bilera 2019-05-28)

2019.eko maiatzak 28
  • Basogintzako lehengaiak eta produktuak eraldatu eta balio erantsi handia duten beste batzuk lortzeko garatuko diren lan pilotuak babestuko dira
  • Eusko Jaurlaritza lanean ari da Euskadi eremu horretako erreferente gisa posizionatzeko Europan

Basogintzako bioekonomian berrikuntza proiektuak finantzatzera bideratutako laguntzak 2019rako iragartzeko Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak emandako Agindua onartu du Eusko Jaurlaritzak bere azken kontseilu bileran. 300.000 euro bideratuko dira laguntza horietara, basogintzako bioekonomiaren eremuan basogintzako lehengaiak eta produktuak eraldatuta balio erantsi handiagoko beste batzuk lortzeko egingo diren proiektu pilotu berritzaileak babesteko.

Laguntza horiek dira Euskadi bioekonomiaren arloan Europako erreferente gisa posizionatzeko eta horren bidez baliabide naturalen erabilera efizientearen bidez garapen sozioekonomiko iraunkorra edukitzeko asmoarekin Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordetza garatzen ari den jardunbide iraunkorrak bultzatzeko estrategia irmoetako bat.  

Onuradunak eta diruz lagundu daitezkeen jarduerak

Enpresa txiki, ertain edo handiak eta enpresa horien elkarteak eta ondasun komunitateak ere izan daitezke onartutako laguntzen onuradunak. Pertsonen gastuak, tresnenak, materialenak eta eraikin eta azpiegiturenak lagundu ahal izango dira diruz, bai eta komunikazio eta dibulgazio ekintzetan egindakoak ere. Diruz lagundu daitezkeen kostuen %80 izango da laguntzaren portzentaje maximoa.

Laguntzaren xede diren proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2019ko abenduaren 31ra arte izango da, alde batera utzita epea luzatzea onartu ahal izango dela.

Eskabideen aurkezpena eta epeakEskaerak aurkezteko epea hilabete batekoa izango da, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Laguntza eskaera http://www.euskadi.eus web helbidean egongo da eskuragarri, eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako Sailaren bulegoetan aurkeztuko da edo legeak aurreikusitako lekuetako edozeinetan.

Elikagaien Kalitate eta Industrietako Zuzendaritzaren esku egongo da agindu honetan araututako laguntzen kudeaketa, eskaera bakoitzak eskakizunak betetzen dituen egiaztatuko baitu, hori berariaz jasota utzita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko