Eu

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, positiboa da Eusko Legebiltzarrak genero identitateagatiko bereizketa gainditzeko arloan aurrera egitea (Gobernu Bilera 2019-05-28)

2019.eko maiatzak 28
  • Euskadi herrialde aitzindaria da transexualen aitorpenean, eta beren eskubideen aitorpenaren eta diskriminazio ezaren inguruan lortutako adostasun politiko zabala goraipatzen du 

Gobernu Kontseiluak, gaur, honako lege-proposamen hau izapidetzearen aldeko irizpidea eman du: “14/2012 Legea aldatzeko Lege Proposamena, ekainaren 28koa, genero-identitateagatiko bereizketarik ezari eta transexualen eskubideen aitorpenari buruzkoa”. 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, Legebiltzarraren ekimen positiboa da; izan ere, transexualen izaeraren edo egoeren ondorioz gerta daitezkeen bereizketa guztiak gainditzeko arloan aurrera egiten du. Hori horrela nabarmendu du Euskadi herrialde aitzindaria dela giza izaeraren garapen librearen eta bereizketarik ezaren printzipioan eta, zehatzago esateko, genero-identitatearekiko errespetuan.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak Legebiltzarraren ekimen horrek ekarri duen adostasun zabala goraipatzen du; horren gaineko irizpena laster bozkatuko da.

EUTANASIA

Era berean, Gobernu Kontseiluak, gaur, irizpiderik ez ematea erabaki du eta, beraz, honako lege-proposamen honen izapidetzea ez baldintzatzea eta ez eragoztea: Lege-proposamena, Gorte Nagusietan autonomia-erkidegoko legegintza-ekimen gisa izapidetuko dena, Zigor Kodeari buruzko 10/1995 Lege Organikoaren 143.4 artikulua aldatzekoa”. Ekimenak eutanasia despenalizatzea du helburu. Eusko Jaurlaritzaren iritziz, EH-BILDUren ekimenak osagai ideologiko handia du eta, hori dela eta, gai horri heltzeko modurik onena aztertzea, eztabaidatzea eta erabakitzea da eta, horretarako, Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdi politikoek libreki defendatutako jarrerak aintzat hartzea.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko