Eu

Eusko Jaurlaritzak 828.000 euro inbertitu ditu euskadiko hiru maila instituzionaletan lan egiten duten pertsonen prestakuntzan  (Gobernu Bilera 2019-05-28)

2019.eko maiatzak 28
  • IVAPen bidez, Gobernuak langile publikoen prestakuntza eta etengabeko hobekuntza bultzatzen ditu, herritarrei ematen dien zerbitzu publikoa hobetzeko
  • Toki-administrazioek ia milioi erdi euro jasoko dute, 15.000 biztanletik beherako udal, mankomunitate edo kuadrilletako langile publikoei prestakuntza emateko

Gobernu Kontseiluak, gaur, bi laguntza-deialdi deitu ditu, 2019. urte honetan Euskadiko autonomia-erkidegoko, foru-mailako eta toki-mailako administrazioetako enplegatuen prestakuntza finantzatzeko. 828.000 euroko laguntzak dira, eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) Dirulaguntzen Plan Estrategikoan jaso dira.

Helburua da Gobernuak, aldundiek eta toki-administrazioek (udal, mankomunitate edo kuadrillak) onetsitako etengabeko prestakuntza-plan eta -programak abian jartzen laguntzea:

  • Autonomia-erkidegoko administrazioa: 000 euro
  • Foru-administrazioak: 000 euro
  • Tokiko administrazioak: 485.000 euro

IVAP

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen (IVAP) helburuetako bat, besteak beste, honako hau da: “Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak eta beste edozein administrazio publikok edo antolamendu juridikok bere esku utz dezakeen funtzionarioen eta kontratudunen prestakuntza eta hobekuntza”. Era berean, honako helburu hau ere nabarmendu behar da: “lurralde historikoekin, udalekin eta Euskadiko toki-administrazioko gainontzeko erakundeekin elkarlana sustatzea, langileei prestakuntza eta hobekuntza emateko”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko