Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Osasun Planean 2020rako aurreikusitako hamar ekintza eta helburutatik bederatzi dagoeneko ezarri edo hasi egin dira

2019.eko maiatzak 28

Iñigo Urkullu Lehendakaria Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordeko buru izan da, gaur; batzordean, 2018ko sektore arteko Plan horren urteko ebaluazioa aurkeztu da. Planak 146 ekintza eta 35 helburu garatzen ditu.

Bileran nabarmendu da gaur “Emakumearen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna” ospatzen dela

Euskal Osasun Planean 2020rako aurreikusitako hamar ekintza eta helburutatik bederatzi ezarri edo hasi egin ziren 2018an. Horrela erakusten du iazko urteko txostenak; bertan, “Euskal Osasun Plana. Osasuna: Pertsonen eskubidea, guztion ardura" planean aurreikusitako 35 helburuak lortzeko 146 ekintzak zenbateraino bete diren aztertzen da.

Iñigo Urkullu Lehendakaria, gaur, Emakumearen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Egunean, 2013-2020rako Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen bilerako buru izan da; bertan, Eusko Jaurlaritzako sail guztiek dute ordezkaritza. Bileran, Euskadik biztanleen osasuna baldintzatzen duten determinatzaileei modu positiboan aurre egiten jarraitzen duela egiaztatzen duen egoera-txostenaren berri eman da; horiei aurre egiteko, politika guztietan osasunean oinarritutako sektoreen arteko esku-hartzea baliatzen du. Gainera, bere osasun-sistema publikoa, unibertsala eta kalitatekoa hobetzeko eta babesteko moduan sakontzen du.

Lorpen nagusien artean, zehazki honako hau jaso da: politika sektorialak biztanleentzako osasunaren inguruko helburuarekin bat etortzea; horrela, osasuna Eusko Jaurlaritzak Zuzendaritza Batzordean eta osasunaren Batzorde Teknikoan politika guztietan dituen 14 arlo sektorialen agenda politikoan kokatzen du.

Era berean, erakundeen arteko lanaren bidez eta biztanleen parte-hartzea eta protagonismoa aintzat hartuta, toki-eremuan osasuna hobetzeko prozesu komunitarioen garapenarekin zerikusia duten aurrerapenak nabarmentzen dira.

Txostenak, halaber, bularreko eta koloreko minbizien baheketa-programen bidez lortutako aurrerapenak ere nabarmentzen ditu, bai eta Zainketa Aringarrien Planaren zabalkundea, gaixotasun kronikoen kontrolean izan den hobekuntza eta osasun-kontseilua gero eta gehiago erabiltzea ere. Gainera, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzen jarraitu da, eta, horretarako, minari aurre egiteko estrategia sustatu da Osakidetzako erakundeetan eta  aurretiazko borondateen adierazpena sustatu da.

Dokumentuak, halaber, zenbait ekimenetan gauzatutako ahaleginak jaso ditu, besteak beste: SANO - haurren obesitatea prebenitzeko estrategia, esku-hartzeetan familia-, komunitate-, hezkuntza- eta osasun-eremuak integratzeko proposamenarekin; Euskadiko Plan Onkologikoaren zabalkundeko aurrerapenak, arreta integratuaren eragile izanik; edo Suizidioa Prebenitzeko Estrategia, zeina Osasun Mentalaren Kontseilu Aholkulariak diseinatu baitu –laster aurkeztuko da–.

Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordean, gainera, 14 txosten sektorialetako batzuk aurkeztu dira. Txostenen bidez, Lehendakariari sail bakoitzean ingurune osasungarriak hobetzeko zabaldutako ekintza esanguratsuenen berri ematen zaio. Osasunak Eusko Jaurlaritzaren sailen politika guztietan duen zeharkakotasun-izaeraren adierazle dira.

“Emakumearen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Eguna”.

Osasun Planaren Zuzendaritza Batzordearen bilera “Emakumearen Osasunaren aldeko Ekintzaren Nazioarteko Egun”ean izan da. Euskal Osasun Planaren segimendua egiteko, topaketan emakumeen osasunarekin zerikusia duten zenbait alderdi nabarmendu dira.

Euskadi buru da Europan bizi-itxaropenaren indizean. Oro har, emakumeak gizonak baino urte gehiago bizi dira: 80,4 urte gizonak eta 86,3 emakumeak.

Osasun Inkestaren datuen arabera, 2018an, gizonen % 87k eta emakumeen % 82k beren osasuna ona edo oso ona dela baloratu dute –Europako batez bestekoa baino % 15 eta % 16 gehiago–.

Gizarteak osasunaren gainean eginiko autobalorazioak interes handia du; izan ere, adierazle bakarrean laburtzen ditu pertsonek beren osasunaren inguruan duten ideiarekin zerikusia duten alderdi subjektibo eta objektiboak. Gainera, osasunaren autobalorazioak erakutsi du beste adierazle batzuekin ere badagoela lotuta, besteak beste: klinikoki diagnostikatutako gaixotasunak, osasun-zerbitzuen erabilera edo heriotza-tasa. Euskadin ikusi den egoerak animatzen du politika guztietan Osasunak adierazitako bidetik jarraitzera.

Vitoria-Gasteiz, 2019ko maiatzaren 28a

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko maiatzak 28

    señalar pequeñas diferencias de sintomatología puedan aparecer intergénero para detectar más a tiempo dolencias, por ejemplo se dice un infarto se siente un poco distinto en uno u otra. Las dosis y efectos adversos pueden estar diseñadas más para un género que para otro sobre todo dependiendo de la edad causa diferentes efectos y mientras no se consiga medicina personalizada, no hay porqué que probar efectos adversos para ir modificando las diferentes dosis dando con la medicina más adecuada. No dejar margen de error humano o minimizarlo a la mínima expresión.

Ekitaldiko kargudunak